Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak laguntza deialdi bat abiaraziko du atzerrian bizi diren eta zailtasun ekonomikoak dituzten nafarrentzat, baldin eta Nafarroara behin betiko itzuli nahi badute edo COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz itzuli behar izan badute. Laguntza hauek atzeraeragina izango dute, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak atzo iragarri zuenez.
Kontaktua Nafarroako Gobernuarekin eta kanpoan dauden nafarrei zerbitzua emateko bere programekin harremanetan jartzeko, NEXT estrategiaren helbide elektronikora idatz daiteke (next@navarra.es), telefonoz +34 848 42 52 53 zenbakira deitu edo whatsapp-ez +34 699 312 587 zenbakia erabili.
Ollo kontseilariak azaldu zuenez, osasun-krisi globalaren testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak mugak ixteak eta azken egunetan hainbat herrialdek hartutako euste-neurriek kaltetutako nafarrak artatu ditu, eta Kanpo Arazoetako Ministerioarekin komunikatzeko bideak ezarri ditu, egoerak harrapatuta Honduras, Mexiko, Peru, Kolonbia, Argentina, Australia, Filipinak, Malasia eta beste zenbait herrialdetan, baita Kanariar Uharteetan ere zeuden herritarrei arreta bermatzek.
Azkenik, kontseilariak aipatu zituen Argentinako eta Txileko nafar etxeetako arduradunekin eta Espainiako estatuko nafar etxeekin izandako hartu-emanak eta eurengandik jasotako erantzun positiboa, exekutiboak ohar baten bidez azaldu duenez.