Koreako Busan-en ekingo dio aste honetan Berri Txarrak-ek Infrasoinuak CDa aurkezteko 2018ko mundu tourrari
2018/01/23
Berri Txarrak-en "Infra Tour 2018" birako afixa
PUBLIZITATEA
Ostiral honetan ekingo dio Berri Txarrak musika talde nafarrak "Infra Tour 2018" birari, Korea, Txina, Tailandia, Australia, Indonesia, Katalunia, Euskal Herria, Espainia, Irlanda, Ingalaterra, Eskozia eta beste herrialde batzuetan barrena. Bira, izan ere, ostiral honetan hasiko da, Koreako Busanen, bertako Someday aretoan, hortik aurrera abiada bizian segitzeko, gehienetan emanaldi bat egun bakoitzeko erritmo bizian.
Lekunberri, Nafarroa.Berri Txarrak-ek urteko lehenengo zatian burutuko duen bira honek geraleku bat izango du Euskal Herrian, eta Lekunberriko hirukoteak Barakaldoko BECeko Bizkaia Aretoan joko du martxoaren 17an. Kontzertu horretarako eta gainerakoetarako sarrerak salgai daude, besteak beste taldearen webgunetik bertatik.
Berri Txarrak taldeak joan den azaroan kaleratu zuen "Infrasoinuak" izenburuko disko berria. Hamar kantuk osaturiko lan hau AEBetan grabatu du hirukote nafarrak, ekoizleak Bill Stevenson eta Jason Livermore izanik.