euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kontzertua Laurak Bat Euskal Etxean, Norberto Broggini, Juan Pedro Esnaolaren 'Pianorako Obra I'ren jole

2009/08/17

Norberto Broggini pianojole buenosairestarra (argazkia Beepworld.de)
Norberto Broggini pianojole buenosairestarra (argazkia Beepworld.de)

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, Maiatzeko Iraultzako Bigarren Mendeurrenerako bidean antolatutako ekitaldien artean, piano kontzertu bat iragarri du datorren ostiralerako, abuztuak 21, bere egoitzan, "Juan Pedro Esnaola-Pianorako Obra I : XIX. mendeko euskal erromantizismoa Rio de la Platan" izenburupean. Norberto Broggini pianojolearen eskutik, euskal gurasoak zeuzkan Juan Pedro Esnaolari (1808-1878) --'argentinar musikaren aita' gisa ezaguna-- eskainiko zaio emanaldia, sarrera kitorik, Euskal Etxeko Pedro Basaldua Aretoan iluntzeko zortzietan.

Buenos Aires, Argentina. Argentinar hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxeak 'Maiatzeko Iraultza'ren Bigarren Mendeurrenerako ospakizunen bidean antolatutako ekitaldien barnean, piano kontzertua egingo da ostiralean, abuztuak 21, iluntzeko zortzietatik aurrera, aipatu euskal elkarteko Pedro Basaldua aretoan "Juan Pedro Esnaola-Pianorako Obra I: XIX. mendeko euskal erromantizismoa Rio de La Platan" izenburupean, Norberto Broggini pianojolearen eskutik.

Juan Pedro Esnaola (1808-1878) musikari eta musikagilea 'musika argentinarraren aita' bezala da ezaguna. Buenos Aires hirian jaioa, gurasoak gipuzkoarrak zituen, aita albizturtarra eta ama segurarra. Pareraren Ereserki Nazional Argentinarraren bertsio ofiziala normalizatzeko ardura egotzi zioten, 1859an, banda militarrek eta jole desberdinek egiten zituten aldaerak baztertu eta bertsio bateratua hedatzeko. Zendu zenean Argentinako musika historiaren atal bat itxi zela diote. Gazeta Musikalak dioenez, Argentinako lehenengo musikagileena izan zen, argentinar musikarien artean aipatuena, adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

[Marcha Patriótica" delakoari sarrera, lehenengo estrofa eta koroaren hasiera -egungo Argentinar Ereserki Nazionala- Blas Pareraren (1813) jatorrizko bertsioan, De Lucaren instrumentua erabiliz Buenos Airesko Historia Museo Nazionalean. Elena Jáuregui eta Verónica Dalmasso (sopranoak) Norberto Broggini-k lagundurik]

Bestalde, Buenos Aires hirian sortua, Norberto Broggini hiriburuan bertan graduatu zen piano eta kultura musikalean Manuel de Falla Kontserbatorioan. Ondoren klabea, organia eta klabikordioa ikasi zituen genevako Aintzinako Musika Gunean, han 1991ean graduatu zelarik. 1992an solista ibili zen Europar Batasuneko Orkestra Barrokoarekin, T. Koopman zuzendari. Elyma Ensemble-ko klabezinista gisa, Gabriel Garrido zuzendari, Europa, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat musika jaialditan aritu izan da. Mundu Berriko musikaz pasionatua, XVI-XIX mende arteko musikaren erreskatean ibili da, Latinoamerikako hainbat instrumento historikotan grabatuz.

Esnaolan aditua

Broggini Juan Pedro Esnaolaren obra berreskuratzen aritu da eta 2005ean musikagilearen fortepianoa, Buenos Airesko Historia Museo Nazionalean gordetzen dena, inauguratu zuen zaharberritu ondoren eta harekin grabatu zuen, Elena Jauregui sopranoarekin batera, musikari euskal-argentinarraren Kantu guztien lehenengo atala. 2008an lau hitzaldiko bilduma eman zuen esnaolaren obrari buruz eta 'Meza Lau Ahotsetara' ren(1825) ikerlan eta transkribapena egin zuen. Obra, argentinar musikaren aita jaio zela berrehun urte bete zirela-eta Buenos Airesko katedralean jo zuten.

[Bigarren bideoa: Elena López Jáuregui eta Norberto Broggini Juan Pedro Esnaolaren La Aroma (1836) entseiatzen, Esteban Echeverria-ren testuaren gainean. Musikagilearena izan zen Fortepiano Traumann hau Buenos Airesko Historia Museo Nazionaleak gordetzen da (Jorge González eta Paula Olabarrieta-k zaharberritua)]
Honelako bideo gehiagorako jo hona: MUSICOS ARGENTINOS EN EL MUNDO

Norberto Brogginik honako zigiluentzat grabatu izan du: K.617, Ambronay, Cantus, Tradition, N.B. eta Enchiaridis. Hitzaldi magistralak eta eskolak eman izan ditu besteak beste Argentina, Brasil, Belgika, Espainia eta Euskal Herrian, Frantzian eta Suitzan. Klabezinista gisa laguntzaile ibiltzen da eta coach da Genevako Musika Kontzerbatorioko Aitzineko Musika Gunean.

-Esnaolari buruzko proiektua, Kritikarien Elkarteak saitua
-Juan Pedro Esnaola 1808-1878: grabaketa (euskaraz)
-Soslaia: Juan Pedro Esnaola Picasarri
-Soslaia Auñamendin: Juan Pedro Esnaola Picasarri
-Norberto Broggini-ri buruzko webgunea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia