euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kontaketa, mikroipuin eta poesia lehiaketa antolatu dute Txiletik, Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenean

2021/03/23

Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenerako lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da
Gernikako Bonbardaketaren 84. urteurrenerako lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Euskadiren Txileko Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak lehiaketa edo zehatzago testu-bilketa bat antolatu du datorren apirilaren 26an Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena izango dela-eta. Testuak eskatzen dituzte, kontaketak, mikroipuinak edo poesiak, gehienez 100 hitzekoak, gai gisa gertakari lazgarri hura hartzen dutela edo "hurbiletik ukitzen zaituen pertzepzio, sentsazio edo bizipen baten" isla.

Antolatzaileek oroitarazten dute "Gernikako Bonbardaketa gerra osoko lehen saiakera modura" dela ezagun. "Gaur, 84 urte geroago, minetik, Gernikak Gerraren ondorioetatik ikastera eta bakea eta askatasuna eraikitzeko lan egitera" gonbidatzen du, adierazi dute.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 16an amaituko da. Helbide honetara bidaliko dira: c-avila@euskadi.eus. Anima zaitez!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia