euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Kontaketa harrigarriak' literatur sarien emate-ekitaldia eta Misionesko Eusko Etxearen azken ekimenak

2010/01/08

Lirica Andino idazlea epaimahaiko kidea, irabazle suertatutako Ariel Kusiak 25 urteko gazteari animoak ematen idazletzaren bideari euts diezaion (EE argazkiak)
Lirica Andino idazlea epaimahaiko kidea, irabazle suertatutako Ariel Kusiak 25 urteko gazteari animoak ematen idazletzaren bideari euts diezaion (EE argazkiak)

PUBLIZITATEA

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak antolatu dituen azkeneko ekimenen artean 'Kontaketa Harrigarriak' izeneko literatur lehiaketaren sari-emate ekitaldia aipa daiteke. Lehenengo hiru saridun, orden honetan, izan ziren: Carlos Ariel Kusiak, lehenengo saria, Olga Rosa Leiciaga, bigarrena, eta Carolina Belén Gall, hirugarrena; eta aipamen eta diploma berezia eskuratu zuten Gloria Vanessa Toth, Luis Mario Oliveira eta Adrián Isabelino Moreirak. Lortutako partaidetza arrakastaren karietara, EEko 'Atahualpa Yupanqui' Liburutegiak lehiaketa berri baterako deia egin du, epea martxoaren 30ean izango duena (ikus oinarriak).

Corpus Christi, Argentina. Eusko Etxeko berriek zehaztu dutenez, literatur lehiaketako epaimahaiko partaideetako bi --Lidia Shoninger lizentziatua eta Lirica Andino idazlea-- egon ziren sari-emate ekitaldian, eta hirugarrenak, Raul Novau-k, egon ahal izan ez bazuen ere, zorionak bidali zizkien irabazkeei eta baita euskal etxe antolatzaileari ere. Hona saritutako lan eta egileak:

-Lehenengo saria: Carlos Ariel Kusiak, 'El hijo del monte' kontaketarengatik. Eman zitzaion saria, Jorge Luis Borges-en 'El libro de arena' eta diploma
-Bigarren Saria: Olga Rosa Leiciaga, 'Kali'rengatik. Saria, Adolfo Bioy Casares-en 'Historias fantásticas' eta diploma
-Hirugarren Saria: Carlina Belén Gall, 'Misteriosa aparición en la noche'rengatik. Saria, Horacio Quirogaren 'Misteriosa aparición en la noche' eta diploma

2009 Kontaketa Harrigarriak 02

[Carlos Ariel Kusiak, lehenengo sariko liburu eta diploma eskuratzen, 'El hijo del monte'rengatik, EEko idazkariorde Carlos Leyrías-en eskuetatik]

2009 Kontaketa Harrigarriak 03

[Olga Leiciaga, bigarren sailkatuari dagokion saria jasotzen, Kali-rengatik, Carmen Miranda Zuzendaritza Batzordeko diruzainaren eskuetatik]

Epaimahaikoek erabaki zuten, bestalde, euren eskumenetan oinarrituta, hiru aipamen berezi ere ematea, honako egile eta lanei:

-Diploma: Gloria Vanessa Toth. Kontaketa: “El puente de la novia”
-Diploma: Luis Mario Oliverira. Izenburua: “Los fantasmas del pasado”
-Diploma: Adrián Isabelino Moreira. Izenburua: “Un extraño acompañante”

LEHIAKETA BERRI BAT DEITU DUTE

Orain arte izan duen arrakasta ikusirik, Eusko Etxeak lehiaketa honen deialdi berri bat egitea erabaki du, satisfaturik ohartu baita gazteek parte hartu dutela, nonbre esaguratsuan, eta eskertuta daudela idazletza lantzeko aukera hau emateagatik. Horregatik, eta irakasleen aldetik ere zentzu bereko iruzkin eta animoak errezibitu dituela-eta, euskal etxeak 'Kontaketa Harrigarriak II' literatur lehiaketa deitzea deliberatu eta aurrekoaren oinarri beretsuekin plazaratzea erabaki du.

Gaia: esperientzia harrigarri, berezi edo misteriotsuak, familia barnean entzundakoak, herrian edo probintzian.

Lanek gehienez hiru orrialdekoak behar dute izan eta 2010eko martxoaren 30a baino lehenago behar dira entregatu.

Xehetasun gehiago: telefonoz, 03752-495057 zenbakira deituz edo, mailez, euskorpus05@yahoo.com.ar helbidera idatziz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia