euskal diaspora eta kultura
2011/06/23
PUBLIZITATEA
Corpus Christi, Argentina. Arrakastatsua suertatu da oso 'Kontaketa harrigarriak' lehiaketaren III. edizioa. Izan ere, jasotako lan kopuruarengatik epaimahaiak egun gehiago behar izan ditu bere erabakia plazaratzeko eta, ondorioz, maiatzean egitekoa zen sari ematea atzeratu behar izan dute eta datorren uztailaren 10erako deitu dute.
"Kopuruagatik eta testuen kalitatea dela eta lan handia izan dute epaimahaikideek irabazleak aukeratzeko", adierazi dute euskal etxetik. "Horregatik, saridunez gain, hirugarren edizio honetara aurkeztu diren lan onenen selekzio bat egin da, liburutegi, eskola eta kultur guneetan erabili ahal izango den ipuin sorta bat hautatuz", azaldu dute Eusko Etxea-tik. Irabazleei dagokienez, hauexek dira bi kategorietako saridunak eta aipamen bereziak jaso dituzten parte hartzaileak:
'KONTAKETA HARRIGARRIAK'
-Lehenengo saria: Armando Aravena Arellano (Txilekoa), 'El mocho' kontaketarengatik
-Bigarren saria: Monica Ernestina Gonzalez (Loma Hermosa, Argentina), 'El ciprés del bocalandro'rengatik
Aipamen bereziak
-'La luna del fuego blanco', Rusvelt Julian Nivia Castellanos (Tolima, Kolonbia)
-'Las viudas del nogal', Nahuel Freites (Buenos Aires, Argentina)
-'La misión de Don Eulogio', Rossana Celeste Lezcano Acuña (Eldorado, Argentina)
'PERTSONAIA TIPIKOA'
-Lehenengo saria: Silvia Graciela Franco (Castelar, Argentina), 'Carta a mi ángel' ipuinarengatik
-Bigarren saria: Maria del Carmen Escobar (Pergamino, Argentina), 'Ña’ Mercedes'-engatik
Aipamen bereziak
-'El espejo', Ricardo Gustavo Creimer (La Plata, Argentina)
-'La loca luz caraballo de apartaderos', Freddy Ernesto de Wekker Sanchez (San Antonio de los Altos, Venezuela)
-'Emiraldo', Jose Regino Villalba (Posadas, Argentina)
Sari-ematea uztailaren 10ean izango da euskal etxearen egoitzan. Ekitaldia goizeko 10:30etan hasiko da ongietorri hitzekin. Ondoren, idazle irabazleek bere sari eta diplomak jasoko dituzte eta segidan, haiek berek irakurriko dituzte beren lanak.
Eneko Landaburu, Harding Stricker eta Javier Arguindegui epaimahaikideei ere agiriak emango zaizkie emandako laguntzagatik eta zeremonia bukatzeko bi omenaldi egingo dira: Roberto Fontanarrosa eta Atahualpa Yupanqui-ri, hurrenez hurren. Ekitaldia lagunen arteko bazkari batekin bukatuko da.
Eusko etxeko “Atahualpa Yupanqui” liburutegiaren ekintzak
Eusko Etxearen erakunde liburutegiari esker beste kultur ekintza batzuk ere garatzen ari dira Corpus Christin. Horietako bat da “Liburutegia kalera” proiektua: euskal kulturari buruzko klaseak eskoletara eramatean datza.
Bestalde, pasa den maiatzean antzerki tailerra hasi zen Misiones probintziako herri honetan. Bilerak larunbatetan izaten dira, arratsaldeko ordu 2etan, eta aktoreak aurtengo lehenengo aurkezpena -- Celia Cieloren 'El extraño caso del fantasma Benito'ren bertsio berri bat -- entseatzen ari dira jadanik.
Bestalde, Corpus Christi-ko euskal etxeak Misionesko bertako herrien alde lan egiten jarraitzen du. Joan den ekainaren 21ean Eneko Landaburu eta Mamen Maestuk baratze organiko eta etxe eraikuntzari buruzko hitzaldia eman zieten Tava Miri komunitatearen lagunei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus