euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketako sariak banatu ditu Corpus Christiko Eusko Etxeak bere X. urteurren urtean

2015/10/02

'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketaren 7. edizioan, Corpus Christin bertan euren sariak eskuratu zituzten idazleak
'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketaren 7. edizioan, Corpus Christin bertan euren sariak eskuratu zituzten idazleak

PUBLIZITATEA

Sari-emate ekitaldiaren baitan, euskal etxeko antzerki taldeak emanaldi bat eskaini zuen eta Corpus Christira bertaratu ziren lehiaketaren saridunek euren lanak irakurri zizkioten bildutako publikoari. Zeremonia berean 2015eko lehiaketako lan irabazleen lanak argitaratzeko asmoa eta 'Kontaketa harrigarriak'-en 8. edizioa iragarri zituzten antolatzaileek.

Corpus Christi, Argentina. Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christi-ko Eusko Etxeak antolaturik, 'Kontaketa harrigarriak' literatur lehiaketa bere 7. ediziora iritsi da aurten. Deialdia arrakastatsu baino arrakastatsuagoa izan da eta laurehun bat testu jaso eta irakurri dituzte –baita Argentina kanpotik bidalitakoak ere– Atahualpa Yupanqui Liburutegiak izendatutako epaimahaikideek.

Saridunak, hamazortzi izan dira, bederatzi helduen kategorian eta beste bederatziak gazteenean. Aipamen bereziak ere eman ditu epaimahaiak eta aurreko edizioetan bezala, sariak eta aipamenak jasotako testuekin 2015eko antologia bat plazaratuko du Atahualpa Yupanqui Liburutegiak.

Sari-banaketa irailaren 26an izan zen eta lagun ugari bildu ziren Eusko Etxeko irakurtze gelara. Ongietorri hitzak esateko ardura euskal etxeko lehendakari Julio Nestor Markiewicz Ferragut-ena izan zen eta horren ostean etxeko antzerki taldeko txikienek, beraiek idatzitako Yasy yatere-aren mezua izeneko antzezlantxoa taularatu zuten.  

Sariak banatzeko momentuan, Corpus Christira bertaratutako irabazleek euren lanak irakurri zizkieten bildutakoei. Eta ekitaldia ixteko, omenaldi bat egin zioten anfitrioiek Marta Macchi Echagüe Saladilloko idazleari. 2011ko 'Kontaketa harrigarriak' lehiaketaren antologia oparitzeaz gain, datorren urteko edizioko epaimahaikide izatera gonbidatu zuten Corpustarrek idazlea.

Saridunei dagokienez, hona irabazleen zerrenda:

Gazteen Kategoria:

‘Kontaketa harrigarriak’

-Lehenengo saria, Juguete Nuevo (Florencia Apud, 16 urte, S. M. de Tucuman)
-Bigarren saria, La tía Poli, (Daiana A. Sosa, 13 urte, Apostoles, Misiones)
-Hirugarren saria, El que sabía, (Juan Ignacio Colarusso, 17 urte, Campana, Buenos Aires)
-Aipamen bereziak: La casa de la colina (Daiana Abigail Sosa, 13 urte, Apostoles, Misiones); El valor de la amistad (Esther María Pérez González, 14 urte, Ciego de Avila, Cuba); Un par de alas (Lourdes De Carolis, 12 urte, Ciudad Autónoma de Buenos Aires)

‘Gai librea’

-Lehenengo saria, Los tobillos (Juan Martín Torres, 16 urte, San Miguel, Buenos Aires)
-Bigarren saria, Qué les gustaría cambiar? (Alina Barazzutti, 16 urte, La Plata, Buenos Aires)
-Hirugarren saria, El valor que no es valorado, (Giuliana Camelle, 14 urte, Villa Elisa Buenos Aires)
-Aipamen bereziak: La princesa y el loco, (Magalí Freijó, 16 urte); El encuentro,  Agustina Belén Campanella Carreño, 15 urte, Remedios de Escalada, Buenos Aires)

‘Bizitza historiak’

-Lehenengo saria, Entre sueños, (Florencia Arida, 15 urte, Del Viso, Buenos Aires)
-Bigarren saria, Epifanía, (Agostina Giuliana Molina, 18 urte, Chicligasta, Tucumán)
-Hirugarren saria, Cuento peligroso, (Florencia Apud, 16 urte,  San Miguel de Tucumán, Tucumán)
-Aipamen berezia: El limbo, (Alina Barazzutti, 16 urte, La Plata, Buenos Aires).

Helduen Kategoria:

‘Gai librea’

-Lehenengo saria, Espejismo, (Gloria M. Velasco de Mónaco, Resistencia, Chaco)
-Bigarren saria, La fidelidad, (Luis A. García, Florencio Varela, Buenos Aires)
-Lehenengo saria, El vuelo de la libertad, (Albert Carle Jordio Pla Andreu, Chapultepec. D. F. México)
-Aipamen bereziak: Adios, (Jacqueline Soto Marchant, Santiago, Chile); De amaneceres y esperanza, (Patricia Verónica Lobos, Gral. Pico, La Pampa); Prohibido besar a las cholas, (Luiz Carlos Reátegui del Águila, Lima, Perú).

‘Historia familiarrak’
-Lehenengo saria, Asombrosa demolición, (Néstor Quadri, Ciudad Autónoma de Buenos Aires)
-Bigarren saria, Atá una cinta amarilla al viejo roble, (José Regino Villalba, Posadas,  Misiones)
-Lehenengo saria, Encerraste mis últimos días, (Camila Jael Novoa, Lanús, Buenos Aires)
-Aipamen bereziak: Un galpón, un abuelo, un vestido y un amor, (María Alicia Camino, Ciudad Autónoma de Buenos Aires); Una mochila de Mickey, (Mariano Contrera, Lobos, Buenos Aires); La tía y el bandoneón, Juan Ángel Cabaleiro, San Miguel de Tucumán, Tucumán)

‘Kontaketa harrigarriak’

-Lehenengo saria, El sótano, (Miguel Ángel Azarmendia, Posadas, Misiones)
-Bigarren saria, Aurorita, (Zully García, Canelones, Uruguay)
-Hirugarren saria, Odisea terrenal, (Alberto Labrador Rubio, Mendoza)
-Aipamen bereziak: Una colmena invadida, (Ada Inés Lerner, Ituzaingó, Buenos Aires); El gallinero, (María Gracia Morales Maldonado, Lima, Perú); Pimienta, (Miryam de los Milagros Galante, Resistencia, Chaco). 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia