Aurtengoan ere Jaialdin izango da EuskalKultura.com, eta, ohi bezala, eguneko orduak luzatu eta luzatu egingo ditugu han gertatzen den oro bizi, gozatu eta --gainera-- zuei kontatzeko. Aurten zuek ere kazetari izatea nahi dugu eta zuen Jaialdiren bizipenen berri ematea, zuen argazkiak eta selfiak sare sozialetan argitaratuz. Gehitu horiei #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolak, eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzue.
Donostia-San Sebastián. Jaialdiren alderdi berri bat erakutsi nahi dugu aurten: festaz gozatzera Boise doazen (goazen) milaka lagunen ikuspegitik. Idahotik, beste estatuetatik, Euskal Herritik... batzuk enegarren aldiz, eta beste zenbait aurrenekoz, Jaialdiko euskal mundua deskubritzeko irrikaz. Horiek guztiek egun hauek nola bizi dituzten jakin nahi dugu eta horregatik zuen argazki eta selfiak gurekin elkarbanatzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Facebook, Twitter eta Instagram-en argitara itzazu argazkiak, #Jaialdi2015 eta #EuskalKultura traolekin eta egunero sari eder baten zozketan parte hartuko duzu. Egun bakoitzeko irabazleak sarien artean gehien atsegin duena aukeratu ahalko du. Hauek dira sariak:
-Kalakan, "Elementuak" CDa
-Nafarroako Kantu Zaharrak CDa+ Liburua (Euskal kantu herrikoiak)
-Gose, "Gosariak" CDa
-Kherau, "Aukhera" CDa ("Nevada" izeneko abestiarekin)
-Boga Boga 2 CD + Liburua (Euskal kantu herrikoiak)
Gainera, irabazle bakoitzak opari sorpresa bat jasoko du.
Horrez gain, egunero argazki horien artean gustokoen ditugun hamar aukeratuko ditugu eta eguneko kronika batean argitaratuko.
Jaialdi amaitzen denean, argazki horiek guztiak gure galerian geldituko dira ikusgai eta horien artean irakurleek gustukoen dutena aukeratzeko epea irekiko da. Epea irailaren 7a artekoa izango da. Like gehien dituen argazkiak sari eder bat irabaziko du.