Buenos Aires, Argentina. Gaurtik aurrera eta irailaren 18ra arte Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiak bertan egiten diren VII. Euskal Kultura Jardunaldiei emango die aterpe, Euskal Herriko kultura tradizional eta garaikideko zenbait adierazpen dastaraziz bertaratzen direnei. Estreinatze ekitaldian Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkariak hartuko du parte eta besteak beste Gernikako Arbola kantatuko du Kanky Kzameth Ortizek, Euskaltzaleak-eko dantza taldea eta abesbatza arituko dira eta Zutarriak taldeak euskal folk berria ekarriko du.
Universidad Vasca de Verano antolatzaile, Jardunaldietan zehar dantza, musika, zinea, hitzaldiak eta euskal-argentinar artisten erakusketa bat ere eskainiko dira.
Hona egitaraua:
Irailaren 3a, astelehena
Estreinua 18:00etan eta VII. Euskal Kultura Jardunaldien aurkezpena, partaide direla
-Sara Pagola Aizpiri, Euskadiren ordezkaria Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguain
-Mariana Satostegui Etchebarne. Euskadiren Ordezkaritzako Erakundeekiko Harreman arduraduna
-Marité Echegoyen, Buenos Airesko Euskal Unibertsitateko (Universidad Vasca) arduraduna
Musika: "Gernikako Arbola" kantatuko du Kanky Kzameth Ortiz-ek
Euskal dantza tradizionalak (Euskalzaleak).
Euskalzaleak Abesbatza - Euskal kantuak
Zutarriak - Zortzigarren Probintziako euskal folk berria
ERAKUSKETA PLASTIKOA
Irailaren 3tik 14ra, Liburutegiko pisuartean, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:30etara
Artista erakusleak:
Graciela Mabel Blanco
Irene S. Echenagucía
Noemí Haydée Brunet
María Delia Torcida Orfila
Analía Laxague
Susana Iturrioz
Inés María Prats
Julieta Gaztañaga
Liliana Beatriz Giummarra
Irailaren 4an, asteartea
EUSKAL ZINEMA
Akelarre
Pedro Olea, 90’, 1984, euskara/gaztelania
Nafarroa, XVI. mende amaiera aldean. Garazi, sorgina omen zelakoan erre duten emakume baten biloba da. Gizarteak egitura feudala dauka. Filma Araitz Aranean 1595ean egiazki gertatutako sorginen kontrako prozesu batean dago oinarrituta
18.30etan, Leonardo Favio Auditurium-ean
Asteazkena, irailaren 5ean
Hitzaldi partehartzailea
Euskara, euskaldunen hizkuntza - Teresa Zabaletaren eskutik
Euskal baleazaleak Kanadan - Luis Lúquez
8:00etan, lehenengo gelan, pisuartean
Irailaren 11ean. asteartea
EUSKAL ZINEMA
Baztan
Iñaki Elizalde Iraupena, 98’, 2012
Errodai-talde bat Baztanera (Nafarroa) dator filma bat egitera bertan XVII. mendean gertatutako zenbait pasadizoren inguruan: 'agote'ek jasandako bazterkeriaren istorioa da, hamar mendetan zehar eman izan dena, ia egundaino
18.30etan, Leonardo Favio Auditoriumean
Irailaren 12an, asteazkena
Hitzaldi partehartzailea
Etxekoandrea, sorginak, sukaldea eta patua - Txarito Naya eta Marité Echegoyen
18:00etan, lehenengo ikasgelan, pisuartea
Irailaren 18an, asteartea
EUSKAL ZINEMA
No Controles (Ez zazu kontrola)
Borja Cobeaga, 100’, 2010, gaztelaniaz
Sergiok ezin zuen okerrago bukatu 2010a. Gabon Zaharra da eta 30 urtetan izan den elurte handienean, hegaldi guztiak bertan behera geratu dira, eta hori gutxi balitz mahatsak gainerako bidaiariekin hartu behar dituzte errepide ondoko hotel batean. Baina okerrena ez da hori. Sergiok gau bakar batean lortu beharko du hainbat hilabetetan lortu ez duena: bere emaztegai ohi Bea berreskuratzea
18.30etan, Leonardo Favio Auditoriumean
Espacio Cultural BCN (Biblioteca Congreso Nacional)
Alsina 1835, Buenos Aires Hiria
Sarrera libre eta kitorik