euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Komunitate euskal venezuelarra: Caracasen hil da Javier Zubizarreta Markaida eta jaio, berriz, Aitor txikia

2009/08/25

Aitor txikia, egun t'erdi zituela
Aitor txikia, egun t'erdi zituela

PUBLIZITATEA

Abuztuaren 9an hil zen Caracasen, 79 urte zituela, Javier Zubizarreta Markaida, minbizia atxeman eta aste gutxi batzuk geroago. Imanol Zubizarretaren anaia zen eta Ana Maria Gallastegirekin zegoen ezkonduta, eta hiru alaba zeuzkan, Begoña, Izaskun eta Estibalitz. Igone Larreraekin ezkondu zen Joseba Olabarrietaren ('Manzanita', GB) bazkide izana zen, eta asteartero palan ibiltzen zen hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean Sabin Etxetxipiarekin, kontatzen du Amaya Zenarutzabeitia, Euskadiko elkarretaratze euskal-venezuelatarren arima eta antolatzaile denak. Berri goibel honekin batera, albiste on bat: Aitor jaio da, Ainoaren alaba eta Jon Mikel Olabarrietaren (Manzanitaren anaia) biloba. Aitor txikiarenak eta bere amarenak dira ohar hau edertzen duten argazkiak.

Caracas, Venezuela. Minbizi aurreratua zeukala atxeman eta oso aste gutxiren buruan hil da Caracasen Javier Zubizarreta Markaida, 79 urte zituela. Eusko Etxean uztail hasieran ikusi zuten bere lagunek normal harrapatu zutela diote. Izan ere, geroztik gaitza atxeman eta hiru aste pasexetan joan da, bere emazte eta ingurukoen esanetan oso min larriak jasatera iritsi gabe. Eskozian bizi den bere bigarren alabak, Izaskunek (beste biak Venezuelan bizi dira), bera hil baino pare bat egun lehenago izan zuen haurra, ahizpa behinena, Begoña, bisitari zeukala.

2009 aitor txikia

[Aitor txikia bere ama Ainoa Olabarrietarekin]

Komunitate euskal-venezuelarraren baitan, baina jaiotzekin segituz, abuztuaren 10ean sortu zen mundura Aitor, Jon Mikel Olabarrietaren laugarren biloba, eta haren alaba Ainoaren bigarrena. Berriz ere aititetu berriak azaltzen zuenez, 'Ainoa zein Aitor ondo dude, erditzea naturala eta azkarra izan da, igandean gaueko bederatzietan ospitaletaratu zen eta gau hartan bertan, gauerdi t'erdietarako, astelehenez, beraz, munduratua zen Aitor'.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia