euskal diaspora eta kultura
2010/10/14
PUBLIZITATEA
Trinidad, Uruguai. Ikerlanen koordinatzaile Andres Paris irakaslea arituko da --edo dabil dagoeneko--, proiektuak Trinidad-eko Udalaren babesa ere baduelarik. Izan ere, bertako idazkari nagusi Beatriz Rios-ek ekimenaren aurkezpenean azaldu zuenez, "duela bost urtedanik lantzen joan garen asmo bat biribildu dugu Museoan aholkulari lanetan ari den Andres Parisekin eta Jose Aldecoa Kultura zuzendariarekin batera", beti ere "Flores gure departamentua populatzera etorri ziren migrazio korronteak ikertzearren, egiteke baitzegoen lan hau. Orain, Alkatearen oniritziz, geure departamentuko euskal kolektibitatea ikertzen hasiko gara", esanez.
"Badakigu [euskal gizataldea] herrialdeko jendetsuena dela erlatiboki eta presentzia horren adierazle, geure gizartean dauden euskal deituren zenbaki altua. Baina adierazi nahi diogu populazioari zertan gabiltzan, izan ere bai baitakigu jendeak dokumentuak, istorioak eta honelako asko dituela eta behar garela hurbildu horiek dokumentatzeko, historia osatzen joateko, ahaztu ez dezagun. Kultura Zuzendaritzaren ardura eta Floresko gobernuaren ardura da hau guztia dokumentatuta uzatea populazioarentzat", azaltzen zuen Betriz Riosek.
Deia objektuak, dokumentak ekartzeko
Bere aldetik, Andres Parisek, ikerketa eta bilketa lan hau bere gain hartu duen koordinatzaileak, euskal immigrazioak departamentuan izan duen garrantzia azpimarratu ondoren, zioen "lehenengo fase honetan egitura behar dugula eraiki, ondoren berau edukiz betetzeko". "Lan honen xede da baita ere pertsona nagusien lekukotasunak batzea, oroitzapenak, argazkiak, pasadizoak eta bestelakoak, egungo bizimoduan hori egiteko eskaintzen dituen bitartekoak baliatuz, ezer ez dadin ahanzturan edop galtzeko bidean gera".
Parisek deia luzatu dio jendeari, etxean gordeta izan dezakeen zernahi, hala nola objektuak, argazkiak. dokumentuak, lekukotasun pertsonalak edo grabaketak, ekar ditzan, departamentuko euskal historia honen edukia osatzeko. "Eskatu edo erdietsiko ditugun gauza guztiak erregistratu eta dokumentatuko ditugu, zerrendatuz, kopia eginez hala behar badu, eta itzuliz", amaitzen zuen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus