Donostia-San Sebastian. Aimara urtebete baino ez zuela iritsi zen Euskal Herrira Kolonbiatik, guraso eta anaiarekin. Donostiara urte t'erdi zeukala iritsi zen lehenengoz, eta hemen ikusi zuen aurrenekoz itsasoa. Bertan ezartzen, Gurutze Gorria izan zuten laguntzaile eta honek, baliatzen jakin duten ate bat zabaldu zien, haurrek Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastolan ikasteko aukera izan baitzuten. "Dena euskaraz ikasten genuen eta berehala ikasi nuen", aitortzen du Aimarak.
Honela, atzerrian jatorria duten familia askorentzat oztopo handia izan daitekeena, familia honen kasuan, naturalki bideratu zen gurasoen jarrera onari esker.
"Gurutze Gorriaren laguntza programa bukatu zenean, Errenteriako Gaztaño auzora aldatu ginen. Oso eremu euskalduna da eta nire haurrek oso zubi-lan garrantzitsua egin zuten guretzat auzoko lagunekin, ulertzen ez genuena itzultzen baitziguten, auzoan gertatzen eta garatzen ziren ekimen eta ekitaldien berri izan genezan", azaltzen du Alvaro, Aimararen aitak.
"Nire itxura kanpotarra da, baina barrutik hemengoa naiz", azaltzen dio neskatxak kazetariari. "Gustatuko litzaidake psikologia ikastea, besteei laguntzeko. Lan on bat topatzea gustatuko litzaidake aski diru irabaziz nire gurasoek lanik egin ez dezaten", aitortu dio Jorge Napal-i gaurko Noticias de Gipuzkoak argitaratu duen erreportaia honetan.