euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbian euskara ikasle direnek zuzeneko eta internet bidezko eskolak dauzkate eta egunero txateatzeko aukera

2007/08/27

Bogotako euskara ikasleetako batzuk, euren irakasle Asier Bilbao argazkiaren erdian dagoela
Bogotako euskara ikasleetako batzuk, euren irakasle Asier Bilbao argazkiaren erdian dagoela

PUBLIZITATEA

Berrogeita hamar bat pertsonak interesgarri izango zela iritzi eta Bogotá-ko Euskal Etxeak eskaintzen dituen euskara eskoletan parte hartzeko eman zuten izena. Eskolak zuzenekoak dira, irakaslea bertan, eta baita ere CD eta internet bidezkoak, eta txat batean parte hartzeko aukera ere badakarte, ikasleek, egunero, sartu ahal izan daitezen eta ikasitakoa ikaskideekin ordenagailu aurrean praktikatu, etxetik, lantokitik edota cyber batetik. Bestalde, Kolonbiako Euskal Etxea tratutan dabil Cundinamarcako Unibertsitatearekin eta SENArekin, irakasten dituzten hizkuntzen artean euskara ere eskain dezaten.
Bogotako Euskal Etxeak antolatzen duen euskara ikastaroak hiriburuko ikasleak ez ezik, Salento Quindio eta Popayán Cauca-koak ere biltzen ditu. Orotara, berrogeita sei dira eskolak emateko erregistratutakoak. Eskolak Asier Bilbao Salazar daukate irakasle, Bizkaiko Ugao herriko gaztea.

Eskolak ematen hastea Euskolombia Fundazioak eta HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundea, Eusko Jaurlaritzaren menekoa) sinatutako akordioari zor zaio. Erantzuna ona izan da eta klaseen laguntzaile, txat bat ere zabaldu zen Euskal Etxearen webgunearen baitan, euskara ikasleek astelehenetik ostegunera arratsaldero bertara sartu eta euren ikaskideekin eskoletan ikasitakoa erabili ahal izan dezaten, Asier Bilbao irakaslea korrdinatzaile. [Ezkerreko irudian, Euskal Etxeko euskaltzalerik gazteena, Camilo Cadena Sierra haurra]

Zuzeneko eskolak larunbatero gauzatzen dira, goizeko 10etatik 12ak arte. Ariketak eta eskola birtualak, euren aldetik, norberaren ordutegiaren arabera antola daitezke. Euskara ikasteko oraingo eskaintzaren osagarri, Euskal Etxea negoziatzen ari da Cundimarcako Unibertsitatearekin eta SENArekin --'Servicio Nacional de Aprendizaje'-- etorkizun laburrean euskara eta euskal kultura eskolak eman ditzaten.


Lotura interesgarriak

Bogotako Euskal Etxea, Kolonbia
www.euskaletxeacolombia.com

Txat-a euskaraz Kolonbiatik, egunero astelehenetik ostegunera
Bogotako Euskal Etxearen webgunean

Cundinamarcako Unibertsitatea
www.unicundi.edu.co

SENA, 'Servicio Nacional de Aprendizaje'
www.sena.gov.co

Euskal Herria, Manizales-ko Jaialdiko ohorezko gonbidatu
2007ko uztailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Baztarrika sailburuordearen itzulia Kolonbia, Txile eta Argentinara
2007ko uztailaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana

15 euskal enpresa Kolonbia, Venezuela, Ekuador y Perura
2007ko ekainaren 4ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Kolonbiako Euskal Etxea Boga sistemarekin hasi da
2007ko otsailaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia