Medellin, Kolonbia. Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroak 15 urte bete ditu eta gaurtik larunbatera arteko egitarau batekin ospatuko du. Jon Ricaurte eragile izan duen Antioquiako Euskal Ikasketa Zentroa, Caldasen egoitza duen Gure Mendietakoak Euskal Etxearen erakunde ahaidea da, hau ere Jon Ricaurte eta Catalina Fernandezen sortua, eta lau egunez, abenduaren 19tik 21era antolatu duen programazio batekin partekatuko du 15 urteok ospatzearen bozkarioa.
Hona egitaraua:
Abenduaren 18a, asteazkena
-18:00etan, Jon Ricaurteren "Los Vascos en Antioquia durante la administración borbónica (1700-1810)" liburuaren aurkezpena, Auditorio Torre de la Memoria Biblioteca Pública Piloto delakoan
-19:00etan, Kordazero hirukotearen musikaren emanaldia, Auditorio Torre de la Memopria Biblioteca Pública Piloto delakoan
-19:30etan, "Euskaldunak Antioquian 18. mendean" erakusketa; eta euskal gastronomia erakustaldia Auditorio Torre de la Memopria Biblioteca Pública Piloto delakoko hall-ean
Abenduaren 19a, osteguna
-18:00etan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da euskara ikasten ari diren ikasleekin, Antioquiako Unibertsitateko luzapen edo estensio eraikinean
Abenduaren 20a, ostirala
-11:00etan, Eguberri Festa eta "Olentzero dator" ekitaldia, Caldaseko Vereda el 60 delakoan
Abenduaren 21a, larunbata
-19:00etan, Eguberri Afaria, Caldaseko Celler del Duc jatetxean