Nuquí, Kolonbia. Juana Maria Perea Plata, Eusko Jaurlaritzak Kolonbian 1945an izan zuen lehenengo delegatu Andres Perea Gallagaren biloba zen eta ingurumen arloko buruzagi ziharduen, Ekoturismo hotel bat eta turismo iraunkor ekimenak sustatzen zituen Termales-en (Nuqui-n, Chocó departamentuan) eta Tribugako portua eraikitzearen kontrako borrokan nabarmendu izan zen. Buruzagi sozial eta ekologistak 50 urte zeuzkan, ezkondua zen haurrik gabe eta bala buruan agertu da edertasun estonagarrikoa izanik aldi berean paramilitarren presentzia nabarmena duen eskualde honetan.
Familiako iturriek EuskalKultura.eus-i adierazi diotenez, Juana Perea komunitateko buruzagi ezaguna zen, ekoturismo negozio txiki bat zeukan eta "haurrei surf egiten irakasten zien". Hildakoaren lehengusu batek azaldu dio Eferi Perea eta bere senarra, iparamerikarra, hamar hektarearen jabe zirela Termalesen eta Juana "euskaldun peto gisa, bertako egoera aldatzearekin engaiatu zela, prekarioa baita oso" narkotrafikatzaile eta paramilitar ugari tarteko.
Juanak grabatutako azken bideoetako bat, Termalesen eraikitzen ari ziren hotela aurkeztuz
Nuqui-ko alkate Yefer Gamboak azaldu du "udalerriko segurtasun egoera, konplexua" dela, legez kanpoko talde armatuak daudelako eta Estatuaren presentzia ahula delako. Chocó-ko Surf Ligako buru den Kathy Sutton-ek bertako astekari Semanario Rural-i aitortu dionez, bestalde, "Juana guztion ama bezalakoa zen, argi baten modukoa bertako komunitatearentzat. Behar zuten lekuan, hara bertaratzen zen, izan Tribugáko portuaren aurka ahotsa altxatzeko, Chocó-ko Surfaren Ligaren alde egiteko edo beste edozein gauzatarako. Eskua beti zeukan zabalik behar zuenari laguntzeko", azaldu du, erantsiz Juanak eskualde honetan dauden gauza on guztien adierazgarri zela.