euskal diaspora eta kultura
2010/01/28
PUBLIZITATEA
Bogotá, Kolonbia. Urtarrilaren 6an, Errege Magoen egunean, Bogotáko Euskal Etxeko ordezkaritza batek --tartean Kirol zuzendaria den Jorge Gacharna doktorea, Carlos Infante zuzendari eragilea, eta lehendakariorde Jose Vicente Katarain laguntzaile-- Ciudad Bolivar-eko auzoak bisitatzeari ekin zion, helburutzat "Errege Santuen ospakizun bat, euskal estiloan" antolatzeko, azaldu dio EuskalKultura.com-i Kolonbiako Euskal Etxetik Laura Contreras-ek.
Hainbat neska-mutikoen aurrean, txotxongilo talde batek eguberri lan bat aurkeztu zuen. "bertan bildutakoei azalduz zertan dantzan Errege Magoen ospakizuna eta festa honek Espainian daukan tradizioa". Arratsaldea bukatutakoan, bazkaldu ondoren, "Errege Santuek opariak eman zizkieten bertako neska-mutikoei", esan du, Euskal Etxeak osatutako txostenaren aipamena eginez.
Beste gai batera pasatuz, joan den larunbatean, urtarrilak 23, Euskara Klaseak hasi ziren berriro ere Bogotáko Euskal Etxean. Asier Bilbao Salazar irakasleak ongi etorria eman zien 35 ikasleei. Aldi berean "Montevideoko barnetegira Kolonbiatik bidali ditugun parte-hartzaileei, Ines Bermudez eta Alejandro Recaurte-ri" errekonozimentua egin zieten, eta aldi berean gazteen interakzio paseo bat ere iragarri zen otsailerako. Zorionak gure gazte taldeari", amaitzen du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus