euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbiako Euskal Etxearen Urteko Biltzar Nagusiak euskal ekitaldi sorta bat abiaraziko du gaur Bogotá-n

2010/03/25

Kolonbiako Euskal Etxearen egoitza Bogotá-n
Kolonbiako Euskal Etxearen egoitza Bogotá-n

PUBLIZITATEA

Gaur arratsaldeko seietatik aurrera elkartearen egoitzan egingo den Kolonbiako Euskal Etxearen Urteko Biltzar Nagusiak markatuko du datozen egunotan eta apirilaren 1eraino Bogotán garatuko den euskal kultura, kirol eta festa egitaraua. Bisitariak ere etorriko dira, besteak beste, Jose Maria Gorroño Gernikako alkatea; Argentina, Mexiko eta Euskal Herriko pilota ordezkaritzak; Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoa, Fernando Larrea arkitektoa... Interesatuek segitu ahal izango dituzte Bogotáko Nazioarteko I. Pilota Saria, Euskal Etxeak sortutako Athetic Club de Bilbao-Euskal Etxearen aurkezpena, musika emanaldiak, korala, 'Los vascos y las independencias americanas' liburuaren plazaratzea edo 2005etik Gernikako Parkean hazten ari den Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean plaka oroigarri bat ipintzea, beste zenbait ekimen artean.

Bogotá, Kolonbia. Ekimen Egitaraua Kolonbiako Euskal Etxeak antolatu eta osatu du eta datozen egunotan gauzatuko diren proposamenen berri eman dute elkarteko buruzagi diren Carlos Infante Barbosa zuzendari exekutiboak eta Jose Vicente Katarain lehendakariordeak. Ekitaldiak gaur bertan hasiko dira, elkartearen urteroko Biltzar Nagusia egitearekin, euskal etxearen egoitzean bertan. Hona apirilaren 1erainoko egitarau sortaren xehetasun egunez egun:

Osteguna, martxoaren 25ean

-Arratsaldeko 6etan, elkartearen egoitzan egingo da Kolonbiako Euskal Etxearen Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia. Bazkideei parte hartzeko gomita irmoa egiten zaie.

Ostirala, martxoaren 26an

-Ekitaldiotako ohorezko gonbidatu den Gernikako alkate Jose Maria Gorroño Etxebarria eta emaztea iritsiko da eta Gernika Parkea eta haren birmoldaketa erakutsiko zaizkio. Gernikako Udalak babestu duen proiektua da, bertako alkatetzarekin, IDRD delakoarekin, eta Bogotáko Alkatetza Nagusiarekin bat eginez. Bukatu dira, bestetik, Barrutiko Mugitzeko Gaitasun Bulegoak eskatutako ikerlanak Parkea zeharkatzen duten bideak oinezkoentzat bilakatzeko.

-Pilotari Ordezkaritzak etorriko dira Argentina, Mexiko eta Euskal Herritik.

Larunbata, martxoaren 27an

-Kolonbiako Euskal Etxeko lehendakari den Francisco Abrisketa buru duen euskal multzoa iritsiko da, bere enazte Teresa Ugarte tartean. Haiekin lagun heldu dira Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta bere emaztea, izan ere Urrearen Museoarekin hitzarmena sinatu eta Bilbon 2011ko ekainaren 6an zabalduko den erakusketarako 256 piezak hautatzera. Heldu da baita ere Fernando Larrea arkitektia eta emaztea, Euskal Etxeko Txokoa eta Gernika Parkeko birmoldaketa lanak zuzentzeko. Baita Pedro Ibarra eta emaztea ere; eta Iñaki Altuna eta emaztea ere, Kolonbiara lotutako enpresaria azken gizasema hau.

-Bogotáko Euskal Pilota Lehenengo Nazioarteko Norgehiagoka. Partaideak Argentina, Mexiko, Euskal Herria eta Kolonbia. Cajica-n hasiko da, goizeko zortzietatik aurrera, eta egun osoan zehar, Aita Pasiotarren kantxan. Pentsa deitua izan da eta Canal Vascok grabatu eta geroago emango du.

Igandea, Martxoaren 28an

-Domina ezarriko zaio Gernikako alkateari, Ofizle Handi mailan, Teusquilloko Alkartearen Dekretuak islatzen duenez

-Euskal Pilotarien ordezkaritzen kabalkada eta norgehiagokaren inaugurazioa

-Euskal Etxeak sortu duen Athletic Club Bilbao-Euskal Etxea gaztejende taldearen kabalkada. Bilbotik, Athletic-eko presidenteak 20 elastiko ofizial eta bi baloi bidali ditu.

-Sesquilé-ko Banda Sinfonikoa, 50 musikari tarteko, haur abesbatza

-Euskal Pilota Txapelketako ohorezko sakea Yuri Chillan-ek egingo du, Bogotáko Alkatetza Nagusiko idazkari orokorra

-Eguerdian, Euskal Etxean, paella

-2:30 pm. Euskal Pilota Txapelketa Sesquilé-n Koliseoan jendetza eta bitarteko erabilera handia

Astelehena, Martxoaren 29an

-10:00etan. Bisita eta bilera pribatua Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendari Javier Viar eta Urrearen Museoko zuzendariaren artean lehen aipatutako egunetan zabalduko den erakusketarako piezak hautatzeko.

-3:30etan, arratsaldez. Euskal gonbidatuak  Barrutiko Ondarearen zuzendariarekin bilduko dira eta berarekin Bogotáko Museoa bisitatuko dute

-6:00eta, arratsaldez. Bigarren mendeurrenari buruzko 'Los vascos y las independencias americanas' (Euskaldunak eta Ameriketako independentziak) liburuaren aurkezpena, puntako euskal eta amerikar izen handiek eta euren seme-alabek eginikoa aztertuz, Argentina, Bolivia, Txile, Kuba, Kolonbia, Uruguai eta Venezuelari buruzko artikuluez. Liburuaren banaketa herrialde guztietako euskal etxe guztietara heldu dela diote, oraingoan ere, Euskal Etxekoek. Kolonbiako Euskal Etxeak euskal-amerikar oroimen historikoa berreskuratzeko .

-Euskal Pilota Norgehiagokaren sari banaketa

Asteartea, martxoaren 30ean

-Goizeko 11etan. Quinta de Bolivar. Gernikako alkateak 2005ean ezarritakoari plaka ipiniko du Gernikako Arbolaren oroiz. Ardo sortañoa.

[Bogotáko alkateak Gernikakoa noiz errezibitu ahal izango duen ari da pentsatzen)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia