euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbiako Euskadiko Ordezkaritzak herrialde honetan kooperazio proiektuak sustatzen dihardu

2010/11/05

Ricardo Melo, Kolonbiako gobernuaren Gizarte Ekintza saileko zuzendariordea, Faride Sierra aholkularia eta Iñaki Martínez ordezkaria (argazkia Irekia)
Ricardo Melo, Kolonbiako gobernuaren Gizarte Ekintza saileko zuzendariordea, Faride Sierra aholkularia eta Iñaki Martínez ordezkaria (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Kolonbiako Euskadiko Ordezkaritzak babesa eman die herrialde honetan egiten ari diren hainbat kooperazio ekimenei, horretarako Euskal Herriko eta Kolonbiako agenteekin bilduz. Alde batetik, joan den asteartean, azaroaren 2an, Iñaki Martinez Ordezkaria Kolonbiako gobernuko Gizarte Ekintza saileko arduradunekin bildu zen eta herenegun Bidasoa Activa elkarteko kideei harrera egin zien ordezkaritzaren egoitzan.

Bogota, Kolonbia. Eusko Jaurlartitzaren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkariak bere Bogotako egoitzan hartu zuen herenegun Bidasoa Activako teknikariaden Maria Zabal. Bileran Zabalek elkartea Kolonbian sustatzen ari den kooperazio ekintzen berri eman zion: alde batetik, Ciudad Bolivarren trebakuntza ikasgela bat egin nahi dute, Minuto de Dios Unibertsitate kolonbiarrarekin lankidetzan, eta bestalde Bogota hiriaren garapen ekonomikoari buruzko ikerketa bat egingo dute.

Arlo berean, joan den asteartean, azaroaren 2an, Iñaki Martinezek bilera izan zuen Kolonbiako gobernuaren Gizarte Ekintza saileko zuzendariordearekin, Ricardo Melorekin, eta Faride Sierra aholkulariarekin. Bileran datozen hilabeteetan herrialde honetan egingo diren hainbat kooperazio ekimenetan kolaboratzeko pausoak adostu zituzten.

Sariak euskal dokumentalei

Azkenik, eta azaroaren 2an baita ere, Bogotako 27. Nazioarteko Zinema Jaialdian, bi euskal filmek arteari buruzko dokumental onenaren saria jaso zuten: Juanma Bajo Ulloaren 'Historia de una banda de rock' zintak eta Igor Iglesiasen 'Tom zé el astronauta libertado' lanak. Zuzendariek ezin izan zuten jaialdiaren itxiera ekitaldian egon eta euren ordez sariak jaso zituzten Iñaki Martínez Ordezkariak eta Amparo Lopez, Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak (Bogotan zen mintegi batean parte hartzen).



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia