euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolonbiako Barranquillatik bertako euskaltzale talde batek Sanferminekin bat egin du BizikoDitugu2021 lelopean

2020/07/14

Barranquillatik bidali diguten irudia, Sanferminak Barranquillako plaza nagusian, Jacinto Sarasua ohoratuz  Vicente Fararonyk egina
Barranquillatik bidali diguten irudia, Sanferminak Barranquillako plaza nagusian, Jacinto Sarasua ohoratuz Vicente Fararonyk egina

PUBLIZITATEA

Barraquilla, Kolonbia. 2020ko Ez-Sanferminen azken egun honetan, Barranquillatik idatzi digun Iker Guillermo Lópezen mezua aipatu nahi dugu, Iruñeko jai handiaren aurtengo edizio bereziaren harira lerro batzuk bidali baitizkigu, marrazki batekin batera. bere hiriaren eta nafar hiriburuaren arteko lotura sakonak aipatuz, eta marrazkiarekin aukera baliatuz omenaldi txiki bat egiteko Barranquillako "Don Jacinto Sarasua Guruceta Euskaldun Eibartarrari", bere koadro batean inspiratzen baita igorri digun marrazkia.

Izan zere, "marrazkiak Barranquillako hiria irudikatzen du, antigoalean, kolorez eta bizitasunez betea, suposa daiteke Sanferminetan, Behien Kale zaharrean (egun 30, kalea), hiriko zaindari herrikoia den San Rokeren eliz aurrean, Barranquillaren eta Iruñea eta Euskal Herriaren arteko lotura eta batasunaren seinale. "Marrazki honekin, bi gauza egin nahi ditugu", jarraitzen du Lopezek, "Bat, gure lurraldetik, Barranquiillatik, San Fermin jaiak ospatzea, eta bi, omenaldi txiki bat egitea Don Jacinto Sarasua Gurucetari".


Iker Guillermo López, Vicente Fararony (marrazkilaria) eta Vilma Parra barranquillatar euskaltzaleak

"Jende gutxi irits daiteke bere adin altura hain giza- eta izpiritu-aberastasun zoriontsuarekin". "Hori guztiagatik atseginez egiten diogu omenaldi txiki hau, Diasporatik eta euskal kulturarekiko begikotasunetik, hain gustu onez egiten zituen marrazki adierazgarrietako batean oinarrituta".

"Badakigu mundua erasotzen ari den pandemia honen eragina guztiongan heldu dela, baina hori ez da aski ospatzeari uzteko. Egokitzeko garaia da, eta euskaldunek badakite horretaz. Berrasmatzeko eta gure tradizioak bizirik mantentzeko unea da. Gora Sanferminak! BizikoDitugu2021! Birusa izan dadila aurten toreatutako bakarra! Besarkada bero bat guztioi Barranquillatik!" hitzekin bukatzen du.


Mundu guztia BizikoDitugu2021rekin



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia