euskal diaspora eta kultura
2008/07/31
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzak ohar baten bidez jakin arazi duenez, astearte honetako Gobernu Kontseiluak, Kolonbian eta Venezuelan Euskadiko Ordezkaritza izateko, eraikin baten eta hiru aparkalekuren erosketa baimendu du Bogotan, 958.800.000 pesoko (330.000 €) prezioan. Erosiko den egoitzak 198 metro karratu ditu, eta bulegoak hartzen dituen seguru eta egoki prestatua den eraikin moderno batean kokatuta dago, inguruan lehen mailako enpresa eta erakundeak daudela, hori Euskadik erakutsi nahi duen irudiarekin bat datorren gauza izanik, segitzen du oharrak.
Bogotako Calle 73-n kokatzen da, 7. errepideko 47/49/51 zenbakietan, eta inguruan zerbitzu ugari eta banku garrantzitsuenen egoitzak daude, hiriburuan seguruenetarik kontsideratua den auzo batean.
Hasiera batean, egoitzan lau pertsona arituko dira lanean: Ordezkaria bera, bi teknikari eta Idazkari bat. Dena dela, epe laburrean langile kopurua handitzera doa (1 eta 3 arteko langile gehituz), gaur egun Kolonbiaren eta Euskadiren arteko harremanak estuak baitira ekonomia-industria alorrean, eta baita hizkuntza elebiduna, osasuna, ingurugiro edota lanbide-heziketari dagokionean ere.
Lotura interesgarriak
Euskadiren kanpoko Ordezkaritzak
Eusko Jaurlaritzaren webgunetik
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus