euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kolektibitateen Liburutegien V. Topaketa ekainaren 26an egingo da Argentinako Liburutegi Nazionalean

2010/03/09

Gizatalde Liburutegien Lehenengo Erakusketara bildutako publikoa eta, atzean, stand-ak
Gizatalde Liburutegien Lehenengo Erakusketara bildutako publikoa eta, atzean, stand-ak

PUBLIZITATEA

Bigarren mendeurrenaren urtean, Argentinako Liburutegi Nazionala izango da aurten Kolektibitateen Liburutegien Topaketaren egoitza, hitzorduaren bosgarren edizioan. Topaketa ekainaren 26an, goizeko 8:30etatik arratsaldeko 5etara egingo da, antolatzaile La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin liburutegia, Buenos Airesko Liburutegi Galegoa-Biblioteca Galega de Bos Aires, eta Fundación Centro de Estudos Brasileiros-"Guimarães Rosa" Liburutegia eta Argentinako Liburutegi Nazionala bera. Topaketa liburuzainei, ikertzaileei, liburutegi arduranei, kolektibitateetako erreferenteei eta publiko orokorrari zuzenduta dago. Jardunaldian bere lana aurkeztu nahi duenak laburpena bidali beharko du apirilaren 26aren aurretik. Onartzekotan, maiatzaren 26aren aurretik lan osoa eskatuko da. Euskal Etxeetako liburutegi arduradun eta laguntzaileak euren esperientzia eta proposamenak partekatzera animatzen ditugu, bilkuran parte hartuz.

Buenos Aires, Argentina. 'Gizataldeen liburutegiek emigrazioaren historiari buruzko zati garrantzitsu bat gordetzen dute eta herri bakoitzaren kultura hedatzen dute txertatuta dauden komunitatean' dio Kolektibitateen Liburutegien V. Topaketan parte hartzeko gonbidapenak. Aurtengo elkarretaratze honen egoitza Argentinako Liburutegi Nazionaleko Cortazar Gela izango da eta finkatutako data, ekainaren 26an goizeko 8:30etatik arratsaldeko 5etara.

Topaketaren xedeak, kolektibitateetako liburutegien arloan lan egiten duten lagunek elkar ezagutzea, liburutegien lana iagerian uztea, bibliografia zabaltzea eta liburutegi partaideen funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzea da. Horretaz gain, antolatzaileen helburua kolektibitateetako liburutegiek proiektu berriei ekiteko sormena bultzatzea, eta era berean proiektu amankomunak garatzeko aukera berriak aztertzea.

Lanak aurkezteko baldintzak

Topaketaren erakunde antolatzaileek --tartean La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin liburutegia, Buenos Airesko Liburutegi Galegoa-Biblioteca Galega de Bos Aires, Fundación Centro de Estudos Brasileiros - "Guimarães Rosa" Liburutegia eta Argentinako Liburutegi Nazionala-- bileran parte hartzeko gonbidapena zabaldu diete interesatu guztiei. Lanaren laburpena bidaltzeko epea apirilaren 26an bukatuko da. Antolatzaileek onartzen badute, lan osoa maiatzaren 26aren aurretik aurkeztu neharko dute. Lanen gaiari dagokionez, topaketaren aipatu helburuei lotua beharko du izan, ardatza liburutegia, bere praktikak eta fondo dokumentalak izanik.

Lanaren luzera eta aurkezteko era proiektua onartu ondotik jakinaraziko zaizkio interesatuari. Parte hartu edo informazio gehiago eskuratu nahi dutenek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dute, hona idatziz bibliotecas.colectividades2010@yahoo.com.ar edo Liburutegi Nazionalarekin harremanduz: (011) 4808- 6008/ 6028/ 6037, Agüero 2502 - Ciudad de Buenos Aires.

Lotura Interesgarriak

Argentinako Liburutegi Nazionala
www.bn.gov.ar

La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegia (Centrovasco.com)
http://euskadi.7host.com/centrovasco3/derivaf.htm?carpeta=biblioteca&area=Biblioteca

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia