euskal diaspora eta kultura
2010/07/15
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Argentinako zenbait herri eta euskal etxetan egiten ari den ibilbidearen baitan (ikus azken egunotako agenda), Koldo Zabalondo eta Maite Oianguren Chascomusera heldu ziren joan den larunbatean, bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak gonbidaturik, bertako euskal elkartearen egoitzara bildutakoek interes handiz segitu zuten hitzaldi interesgarria eskaintzearren.
[Koldo Zabalondok joan den larunbatean Chascomuseko Euskal Etxearen egoitzan eman zuen hitzaldira inguratutako entzuleak, haritzak euskal tradizioan duen sinbologiaz emaniko hitzaldia segitzen]
Mintzaldia, bertako euskal etxeak Angentinaren Independentzia dela-eta eta San Fermin dela-eta antolatutako ekitaldien barnean iragarria zen, haritzak historian zehar euskaldunentzat ikur gisa izan duen esangura eta garrantzia mintzagai harturik, azalduz, horri loturik, ohiko euskal arkitekturaren, baserriaren eta baserritar bizimodu eta kontzeptzioen nondik norakoen berri.
'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxetik, bertako lehendakari Maria Laura Egurenek eta idazkari Pedro Mauregui Larrandak, azpimarratu digute hitzaldia "atsegin handiz segitu zutela Euskal Etxearen egoitzara hurreratutako guztiek", eta "agerian utzi zituela Euskal HPopuluak bere nortasuneko parte dituen ezaugarrien alderdi esanguratsu eta azpimarragarrietako batzuk". Ber denboran, Euskal Etxeak eskerrak eman nahi dizkio Koldo Zabalondo eskainitako hitzaldiarengatik, baita ere, euren laguntzagatik, Mariana Fernandez Castelliri, Cesar Arrondorik eta Maite Oiangureni.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus