euskal diaspora eta kultura
2010/04/07
PUBLIZITATEA
Merry MacMasters/Mexiko Hiria. Jatorriko asmoa ekimen honendako babes ekonomikoa lortzea bazen ere, arrazoia zeinahi izanik ere ezin zela ikusirik --lanaren zama soziala edo arte merkatuaren irizpideekin bat ez etortzea-- Agarraberes (1967) eta Zapata (1981), iruinsemeak biak, Ameriketako euren lehenengo bisita euren patrikatik ari dira finantziatzen.
Bi pintoreek Mexikon daukaten kontaktua Antonio Ortiz da, Gritón. Iragan urtean ezagutu zuten, Emari'09 'Egungo Artearen I. Nazioarteko Erritualean', Ultzama aldean, Nafarroan, Espainian (Mari jainkosaren izena eta emari hitzarekin jolastuz).
Parte hartu zuen baita ere Biorritmo talde mexikarrak. Agarraberesen esanetan, hauek "Coatlicue odola darion jainkosarekin alderatzen dute Mari, baina honela ez zela pentsatzen dugu, Ama Jainkosa lehenagokoa zela eta olmeca kulturarekin topa daitekeela pieza handiek baino xarma gehiago duten pieza txikietan. Orduan, proiektu horrekin, Mexikora etortzea erabaki genuen, piezak ikusi eta hastapenera iristen saiatu, ez baikara antropologo edo historialari. Guztiok gerlaria ez zen matriarkatu batetik hasi ginela pentsatzen dugu, eta horretara itzuli nahi dugu geure burua berritzeko mundu mailako krisia, klima eta baloreena jasaten ari garen une honetan".
Muralari buruz, 39 metro koadro dauzka eta, Josu Zapatak dioenez, "nolabait hastapeneko ikonografiara itzultzen saiatzen gara, abiapuntukora, gure kultura osoaren sorleku denera".
Agarraberesek gehitzen duenez, "mural hau Mariren mitoaren berreskuratze eta berriztatze prozesu baten parte da. Atzera nahi dugu begiratu eta pintura medio eguneratu, baina modu askotara egiten dugu, pedagogikoki, lehiaketa artistiko berriztatzaileak egiterakoan. Artearen erronkaren baitan gaude, oso gauza aurrerakoiak egiten".
Esaterako, lehenengo aldia daukate elkarrekin lanean, eta erronka izan dute hori, Agarraberesek abstrakziorako joera buen bitartean, Zapata figuratiboa baita gehienbat.
Mexikora iristean, artistek egin zuten lehenengo gauza Antropologia Museo Nazionala bisitatzea izan zen eta gero Siqueiros eta Riveraren obra ikustea. Euren arreta bereganatu zuen zerbait 'emakume lokartua' izan zen, "Euskal Herrian" Mari mendian irudikatu ohi dute-eta, "bertan lo egiten duela esaten baita". Ikonografia hori muralera "Frida Kahlo lokartu" batez gauzatu zuten.
Artistek oihal zuri bat erabili zuten, baina lili gai gorri batekin, eta hori euren marretara ekarri dute. Emaitza oso lan zamatu eta barrokoa da, eta horren arrazoia, Zapataren ustez, "Rivera mere muralak ikonografiaz betetzen saiatu izana da, nola baiteko ipuintxo plastiko bat osatu arte".
Agarraberesen ustetan, muralak "sekula ikusigabea nuen sikodelia bat dauka. Koloreak nahasteko modu hori gu hona etortzearen eragina izan da".
(La Jornada egunkarian 2010-04-03an argitara emana)
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus