euskal diaspora eta kultura
2010/03/30
PUBLIZITATEA
Eibar, Gipuzkoa. Honelako bidaia batek ekartzen dituen ordu-aldaketa eta egokitzeetatik doitzeko ia denborarik gabe, Euskal Herritik atzo abiatu eta bihar bertan, asteazkena, lehenengo kontzertua emango dute talde eibartarra osatzen duten gazteek: Zaloa (kantaria), Txitxes eta Iker (gitarrak), Jatsu (baxua) eta Lete-k (bateria). Euskaraz kantatuko dituzten aireak, eurekin batera joko duten taldeen bestelako hizkuntzekin nahasiko dira, oso erritmo bizia hartuko duen euren bidaian, sei emanaldi egokituko baitzaizkie zazpi eguneko epean.
Japonian segituko duten emanaldi-egutegia, hiriak, tenoreak eta datak bilduz, euren webgunean (www.kokein.com) irakur daiteke, hemen. Hiri ibilbideari dagokionez, honakoak bilduko ditu: Tokyo-Naruse, Aichi-Nishio, Aichi-Toyota, Nagoya-Imaike, Mie-Tsu eta Tokyo-Shinjuku.
-Euren kantuak entzuteko: http://www.myspace.com/kokein
-Kokeinen kantuen hitzak: http://eu.musikazblai.com/kokein
-Taldearen bideo bat: http://www.youtube.com/watch?v=gOgjDai9rYY
-Euren hiru diskoak: http://www.hotsak.com/artistak/kokein
-Japonicus-en eskutik: http://www.japonicus.com/#シーン_1
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus