St Pierre, St Pierre eta Miquelon. Asko dira munduan beren urteko festa nagusiak abuztuko Andra Mariaren --15aren-- inguruan antolatzen dituzten euskal komunitateak. Urtero, agorril erdialde honetan egiten du bere euskal festa St Pierre eta Miquelonek, bertako pilotarien elkartea eta euskal etxea antolatzaile. Aurten ere, astelehenean hasi ziren festak, Euskal Herriko eta bertako protagonistez, musika saioak eta haurrentzako pintxo tailerrak ere tartean, konparazio. Aste osoan, pilota elkartearen eta Euskal Etxearen egoitza aurrean den St Pierreko kantxa, hainbat jardueraren bilgune ari da izaten, igandean dantzaldi handiarekin bururatzeko.
Pilota eta herri kirolak (euskal indarra) osagai dituen programako parte, txikienekin egindako sukaldaritza eta musika tailer eta saioak nabarmendu dira astean zehar, ohiko festa giroko elkarretaratze eta animazioekin. Euskal Herriko pilotariez gain, Ezpeletako Xutik-eko musikariak, Bankuen Korua korala eta bertako Orok Bat-eko dantzariak aritu dira festaren 38. edizioa bete duen aste honen edergarri.