Montreal, Quebec. Asteak daramatza Montrealgo Euskal Etxeak aurtengo euskal jaia prestatzen eta programa ederra osatzen. Aurten bi eguneko egitaraua eskainiko dute, Euskal Herritik etorritako artistak barne. Euskal Besta irailaren 6an hasiko da Maider Cigarro abeslari lapurtarraren kontzertuarekin. Maiderrek ‘Biran den lasaia’ izeneko bere diskoa aurkeztuko du Montrealeko La Marche à côté tabernan, iluntzeko 7etan. Xabi Leon piano-jotzailearekin batera euskal kantutegiko klasiko batzuk ere egingo dituzte Iparraldeko musikariek (Maiderren bisita Kanada eta AEBra)
Irailaren 7an, ordea, egun osoko programa burutuko dute. Goizeko 9etan, ‘Wallball’ Txapelketa, euskaldunen klasikoa. 11etan, Musean ikasteko aukera denentzat eta gazteenentzat, esku pilota ezagutzeko ikastaroa. 12etan, Muxikoak. 13etan, Bazkaria, euskal abestien giroan. 15etan, Herri Kirolak. 16etan, Euskalduenen klasikoko txapelketaren finala.
Euskal Bestako bazkarirako sarrerak erosi behar dira aldez aurretik (link honetan). Euskal Etxeko sukaldiariek bakailao entsalada, oilaskoa eta postrerako euskal tarta prestatuko dituzte.
Mutxikoak
Abuztuko astearteetan bildu dira Euskaldunak Quebec Elkarteko lagunak mutxiko dantzak praktikatzera. “Mutxikoak eta zintzur bustitzea” izan zen proposamena eta arrakastatsua izan zen. Garagardo baten inguruan, udako giroaz eta euskal dantzez gozatu ahal izan ziren Lafontaine parkera berturatu ziren lagunak. Eta Euskal Bestan dantzatzeko erabat prest daude!
[Mutxikoak Montrealgo Lafontaine parkean]