euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirola, ikuskizunak, fedea eta batez ere laguntasun giro ederra Corpus Christiko Eusko Etxea-ren 10. urteurrenean

2015/09/21

Eusko Etxea-ren 10. urteurren ospakizunean Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratu zuten Corpus Christi n
Eusko Etxea-ren 10. urteurren ospakizunean Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratu zuten Corpus Christi n

PUBLIZITATEA

Asteburu osoko egitaraua burutu dute Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko euskal elkarteko kideek euren Eusko Etxea-ren urteurrena ospatzeko. Programak mota askotako ekintzak batu zituen, tartean, lasterketa bat, musika eta antzerki ikuskizunak eta urtebetetze afaria. Baina dudarik gabe, festako unerik garrantzitsuena partaideetako  askorentzat, Erromatik ekarritako Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratzeko egindako meza izan zen. 

Corpus Christi, Argentina. Buenos Aires hiriburutik mila kilometrora eta askotan oso baliabide gutxirekin, irudimena eta etengabeko lana lagun, ibilbide luzea egin du bere lehenengo hamarkada honetan Corpus Christi-ko Eusko Etxea-k Misiones probintzian euskal kultura zabaltzeko eta euskal etxe eta kolektibitatearen bidez bertako herri indigenak laguntzeko. Egindako ahaleginek euren oihartzuna izan dute eta ez dira gutxi euskal etxearekin, era batera edo bestera, bat egiten duten herriko eta kanpoko elkarte eta lagunak.

Testuinguru horretan, poz pozik ospatu zuen Eusko Etxeak bere hamargarren urtebetetzea, herriaren inguruko jendeekin ez ezik, Buenos Aires hiriburu eta probintziatik propio etorritako lagunekin ere bai.

Jaia abuztuaren 29an hasi zen lasterketa batekin eta igande gauean bukatu Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko sukaldariek prestatutako afari batekin. Tartean edade eta interes guztietako jendeari begirako ekintzak egin zituen Olga Leiciaga akuilu duen erakundeak, tartean musika eta antzerki ikuskizunak eta festako unerik garrantzitsuena partaideetako askorentzat: Erromatik ekarritako Loiolako Inazio Deunaren erlikia tronuratzeko egindako meza, erlikia Azulgo apezpiku den Hugo Manuel Salaberry jesuitak Jesusen Konpainiako Postulazio Nagusiaren aurrean eginiko bitartekaritza lanei esker eskuratu eta argentinaratua aukera honetarako.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia