euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirol eta dantza tailerrekin emango ditu gaur lehenengo pausoak ‘Anima Zaitez! 2018’ programak Villa Mariako Euzko Etxean

2018/07/09

'Anima Zaitez!' programaren 2018ko ekintzak (lehenengo astea)
'Anima Zaitez!' programaren 2018ko ekintzak (lehenengo astea)

PUBLIZITATEA

Villa María, Argentina. Iritsi berriak dira Villa Mariara 2018ko ‘Anima Zaitez!’ truke programan parte hartuko duten Euskal Herriko lau gazteak. Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra Argentinan daude eta larunbatean Sanferminak Rosarioko Zazpirak Bat-en ospatu ondoren, harrera egin zieten atzo Villa Mariako Euzko Etxeko lagunek, afari batekin.

Programaren egitarau ofiziala gaur hasiko da; arratsaldeko 3etan herri kirol tailerra egingo da eta gaueko 9etan, helduentzako dantzena. Eskolak uztailaren 21era arte luzatuko dira eta uztailaren 22an azken agurra emango diete etxekoek bisitariei despedida afari batekin.

'Anima zaitez!' programari buruzko informazio gehiago, hemen.

 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia