New York, AEB. Azken urteotan New Yorken bizi den Kirmen Uribe poeta ondarroarrak pozez adierazi du May bere poema, Elizabeth Macklin itzultzaile, duela urte batzuk The New Yorker aldizkari ospetsuan argitara eman zena, argitalpen horretako mende osoko poema hautatuak biltzen dituen A Century of Poetry in The New Yorker (1925–2025) liburuan sartu dutela. "Ohore handita da niretzat zinez miresten ditudan autoreen ondoan agertzea, tartean Wisława Szymborska, Audre Lorde, Frank Bidart, John Updike, Anne Carson, Vona Groarke, Sharon Olds, W.G. Sebald, eta Deborah Landau", idatzi du sare sozialetan.
"May 2003an agertu zen aurrenekoz The New Yorker-en, eta berez nire lehenengo poema bilduman agertu zen, "Bitartean heldu eskutik"-en (Meanwhile Take My Hand, Graywolf, 2007). Poemak lagun bat galtzearen sentimentu gazigozoa islatzen du beste lurralde batera mugitu izanaren distantziagatik", azaltzen du familiarekin Etxeorratzen Hirian finkatua dagoen sortzaileak, dokumentatzeak, idazteak eta gonbidatzen duten ikastaro eta hitzaldietan parte hartzeak denboraren zati nagusia kentzen diola.
Uribek esker oneko hitz bereziak izan ditu antologiaren editore izan den Kevin Young-entzat, bere poema bat aukeratzeagatik, eta bere obra euskaratik ingelesera isurtzen duen Elizabeth Macklin itzultzaile, poeta eta adiskide newyortarrarentzat.
Aste honetan bertan, beste poema eder bat plazaratu du Kirmenek sare sozialetan, euskarazko jatorrizkoan eta ingelesezko bertsioan. Gaurkotasun handikoa da eta honela dio:
HAUSKORRA
Pertsona hauskorra da,
eta pertsona hauskorra delako,
hauskorra da demokrazia.
Eta demokrazia hauskorra delako,
hauskorra da askatasuna.
Eta askatasuna hauskorra delako,
hauskorra da berdintasuna.
Eta berdintasuna hauskorra delako,
hauskorra da errespetua.
Eta errespetua hauskorra delako,
hauskorra da natura.
Eta natura hauskorra delako,
hauskorra da etorkizuna.
Eta etorkizuna hauskorra delako,
hauskorra da ametsa.
Eta ametsa hauskorra delako,
hauskorra da bakea.
Eta bakea hauskorra delako,
hauskorra da elkartasuna.
Eta elkartasuna hauskorra delako,
hauskorra da justizia.
Eta justizia hauskorra delako,
hauskorra da maitasuna.
Eta maitasuna hauskorra delako,
hauskorra da pertsona.
Maite ditudan gauza guztiak
hauskorrak dira.
Horregatik zaintzen ditut arretaz.
FRAGILITY
A person is fragile,
and because a person is fragile,
democracy is fragile.
And because democracy is fragile,
freedom is fragile.
And because freedom is fragile,
equality is fragile.
And because equality is fragile,
respect is fragile.
And because respect is fragile,
nature is fragile.
And because nature is fragile,
the future is fragile.
And because the future is fragile,
a dream is fragile.
And because a dream is fragile,
peace is fragile.
And because peace is fragile,
solidarity is fragile.
And because solidarity is fragile,
justice is fragile.
And because justice is fragile,
love is fragile.
And because love is fragile,
a person is fragile.
All the things I love
are fragile.
That is why I take care of them.