euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberria gaztelaniaz, katalanez eta galizieraz irakur daiteke jada

2010/02/18

Kirmen Uribe idazle euskalduna (Ondarroa, 1970)
Kirmen Uribe idazle euskalduna (Ondarroa, 1970)

PUBLIZITATEA

Aste honetan plazaratu dira Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao' eleberriaren gaztelaniazko, katalanezko eta galizierazko itzulpenak, Seix Barral, Edicions 62 eta Xerais argitaletxeen eskutik, hurrenez hurren. Idazle ondarroarraren lehenengo eleberria den hau 2008ko neguan argitaratu zuen Elkar argitaletxeak, eta lan honekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen iaz Uribek. Liburuak 200 bat orrialde dauzka eta 19 bat eurotan eros daiteke liburutegietan ala, Diasporatik, internetez.

Bilbao, Bizkaia. Joan den asteartetik dago kioskoetan Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao'. Euskaraz irakurri ez, eta gaztelaniaz, katalanez edo galizieraz egin dezakeen lagunik izanez gero, opari on bat izan daiteke. Eleberria zuhaitzak eta arrainak alderatzen hasten da, sentiberatasun handiz, eta 1982ko Ondarroako portuko alturako untzien zerrenda egiten bukatzen da, notarioen hoztasunez.

Eleberria airean gertatzen da, Loiu eta New Yorkeko JFK aireportuaren hegaldi batean eta itsasoa eta sorlekua aipatzen ditu. Egilearen aitonari buruzko ikerketa batekin hasten da eta bere semeordeari eskainitako poema batekin bukatzen, berau 13 urterekin jaioa bera pizza bat jaten ari zen bitartean.

Eleberri bikain eta askea da 'Bilbao-New York-Bilbao', tradizionala baina zinez modernoa. Bere baitan lekua daukate txoriek, baleek eta arkumeek, eta euren ondoan Picassok, Facebook-ek eta Tom Waits-ek, eta Rockall-eko uharteak ETAko lehergaien aldamenean, eta adiskidetasunak Indalecio Prieto eta Aurelio Artetaren artean --azken honen 'Erromerian I'ek irekitzen du obra--, Uribetarren hiru belaunaldien ondoan, egilea barne, zorte eta autofikzio ahalegin batean berdin-berdin ebokatuz Velazquez eta Enrique Vila-Matas. Eleberriak, gehienbat, bere sareetara biltzen zaitu, estiloaren lanabes bikainekin, hamarnaka istorio intimoz, unibertsalez, emozioz beteak, ahaztezinak.

Gero, gertatzen da, gainera, poesiaz hain beterik dagoen eta hain ongi kontatutako eleberri hau, bertsolariaren ahozkotasuna Wikipediaren garaiarekin batzen duen lan hau, bere sortze eta garapen propioaz gogoeta egin, eta desagertu diren bizitzeko moduak omendu eta aldi berean azelerazio teknologikoa ospatzen duen eleberri hau, gertatzen da, euskaraz idatzita dagoela eta batzuk, euskal literaturari ekarri dion berrikuntza, Bernardo Atxagaren Obabakoak-en ondotik bizi izan zenarekin konparatzen dutela.

Eta gertatzen da, Atxagarekin 1989an gertatu bezala, eta Unai Elorriagarekin 2002an, eleberriak Espainiako Narratiba Saria lortu duela, baita Kritikarena eta Euskadiko Liburusaltzaileena ere. Gertatzen da, finean, nobela honi buruz gauza asko esango direla, eta gehienak egia izango direla, ala ez, bere edukiarekin gertatzen den bezala. Baina ez da hori 'Bilbao-New York-Bilbao'n gehien axola duena.

Axola duena, eta milaka irakurle jantzi ala ez irakurtzera animatuko dituena --nocillero edo antigoaleko, bestsellero edo fin-fin--, eleberriak 200 orrialdetan gizakiak amets ditzakeen bidaiak oro biltzen dituela da. Guztiak, denborazkoak barne. Eta Kirmen Uribek arte handiz ibiltzen dituela, bidesaririk ordaindu gabe. Horregatik egiten du hegan, erroak itsaso ondoan baditu ere. Horregatik iristen da. (Iturria: Ricard Ruiz Garzon)

-Esaterako, internetez erosi nahi baduzu, hemen aurki dezakezu



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia