euskal diaspora eta kultura
2013/09/18
PUBLIZITATEA
New York, AEB. Kirmen Uribe euskal idazlea Estatu Batuetan izango da datozen egunetan New Yorken egitekoak diren zenbait topaketa literariotan parte hartzeko. Etxepare Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako Ordezkaritza, City University of New York (CUNY) eta Brooklyn Book Jaialdiaren elkarlanari esker, egile euskaldunak beste behin izango du aukera bere obra publiko estatubatuarraren aurrean aurkeztu eta bertako irakurle eta literaturazaleekin aurrez aurre harremandu eta aritzeko.
Datorren ostegunean, irailaren 20an, Uribe izango da City University of New Yorken (CUNY) egingo den ekitaldi literarioaren arreta-gune nagusia. Bertan, bere obraz hitz egingo dute Esther Allen, Baruch Collegeko itzultzaile eta irakasleak, eta Gus Jiménez, Graduate Center-eko doktoregaiak. Solasaldia irekia izango da, unibertsitateko ikasleentzat zein oro har publiko newyorktar interesatuarentzat.
Igandean, aldiz, irailaren 22an, idazle ondarroarra Brooklyn Book Festival delako jaialdian arituko da, errezitaldi bat emanez eta “Hiriak eta beren mamuak” izenburupean gauzatuko den mahainguru batean parte hartuz Patricio Pron eta Chang-Rae Lee idazleekin batera.
Uriberen New Yorkeko egonaldia astelehenean amaituko da, irailaren 23an, Poet in New York izenburuko ekitaldi batean Bowery Poetry Club-ean, talde-errezitaldi batean partaide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus