euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribek poema errezitaldia eskaini du Madrilen "CaixaForum" gizarte eta kultur zentroaren aurkezpenean

2008/03/01

Kirmen Uribe ondarroarra momentu honetan bere eleberrian ari da lanean (argazkia eitb24.com)
Kirmen Uribe ondarroarra momentu honetan bere eleberrian ari da lanean (argazkia eitb24.com)

PUBLIZITATEA

Kirmen Uribe poeta ondarroarrak poema errezitaldia eskaini zuen asteazkenean La Caixa Fundazioko CaixaForum-Madrid gizarte eta kultur zentro berriaren aurkezpen ekitaldien barne. "Kokua","Txoriak neguan" eta "Jaiotza" poemak (azken biak berriak) errezitatu zituen euskaraz eta erdaraz. Ekimena egin zen aretoa jendez gainezka egon zen eta azken poema horrek partikularzki txalo zaparrada polita ekarri zion aurkezpenera hurbildutakoen artetik.
Ekimena burutu zen aretoa jendez gainezka, Kirmen Uribe ondarroarraren irakurraldiak arrakasta polita bildu zuen espainiar estatuko hiriburuan eskainitako poema errezitaldian eta Jaiotza ez biologikoei buruz hitz egiten duen bere lan berrietako batek, "Jaiotza"k, bereziki eragin zuen entzulegoaren arteko txaloa. Euskal poetarekin batera, Espainiako lehenengo lerroko egile ezagunak baitaratu zituen poema irakurraldiak, tartean Angel Gonzalez, Luis Garcia Montero, Francisco Brines, Andres Trapiello, Chantal Maillard edo Luisa Castro.

Kulturari eskainitako honelako eraikin eta ekimen potolo bat poema irakurraldi batekin inauguratzea 'oso esanguratsua' iruditu zaiola aitortu dio euskal poetak EuskalKultura.com-i. 'Honelako ekimen bat 'hitz soilaren' bidez, eta ez adibidez zine emanaldi batez inauguratzea oso esanguratsua iruditu zait', azpimarratu du ondarroarrak. Uribe bere azken eleberrian dabil lanean momentu honetan. Aireportu batean hasi eta New Yorkerako bidaian gertatzen den istorioa dela baizik ez du adierazi nahi izan. 'Uda arte idazten egotea pentsatuta daukat, oso gustura nabil eleberria idazten eta uste dut jendeari ere gustatuko zaiola'. Azken hilabete hauetan ondarroarrak Euskal Herritik kanpoko zenbait ekimenetan parte hartu du, Amerikako Estatu Batuetan --New York, Boston, Washington, Los Angeles, Connecticut...---, Mexikon, Polonian eta Katalunian. Orain, ordea, denboraldia lasaitasunarekin hartu nahi du, aitortu du, 'etxean sartuta idazte lanari ekiteko'.

Orain inauguratu den La Caixa Fundazioak sortutako gizarte eta kultur zentro berria Madrileko El Prado Museoaren aurrean dago. Eraikuntza Eguerdiko Zentral Elektrikoa zen bere garaian, hiriko Alde Zaharrean egoten jarraitzen duen XIX. mende amaierako arkitektura industrialeko adibideetako bat. Eraikinaren zaharberritze lana Jacques Herzog eta Pierre de Meuronek sortutako enpresa suitzar ospetsuak egin du, 2001. urteko arkitekturako Pritzker sariaren irabazlea.


Lotura interesgarriak

23 poeta euskaldunen lanak eslovenieraz argitaratu dituzte
2008ko urtarrilaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Meanwhile take my hand liburuaren aurkezpena Stanforden
2007ko azaroaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Kirmen Uribek Basque poets aurkeztu du Ingalaterran eta Irlandan
2007ko urriaren 12an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Bitartean heldu eskutik', kritika onak Harvardeko literatur aldizkarian
2007ko maiatzaren 30ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Ingelesezko 'Bitartean Heldu eskutik'-en aurkezpena New Yorken
2007ko apirilaren 11n EuskalKultura.com-en argitara emana

Kirmen Uriberi buruzko informazio gehiago
Literaturaren Zubitegia

Inauguratu berria den eraikin eta CaixaForum-Madril guneaz
J.C. Deus idazle, Periodista Digital-en


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia