euskal diaspora eta kultura
2014/04/24
PUBLIZITATEA
Tirana, Albania. Kirmen Uribe idazlea Albanian da gaur, Tiranako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian hartzeko. Uribek "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkeztuko du bertan, Prec Zogaj eta Ylljet Alicka idazleek lagunduta. Iaz argitaratu zen albanieraz lan hau, Bashkim Serhuk albanierara egindako itzulpenarekin. Toena argitaletxeak plazaratu zuen liburua.
Azokako aurkezpenarekin batera, Albaniako komunikabideetan ere aurkeztuko du Uribek bere eleberria. Herrialdeko telebista eta prentsa idatziko kazetariek elkarrizketatuko dute, eta ABC News telebista katean prime time-ko saioan parte hartuko du.
Idazle ondarroarraren "Bilbao-New York-Bilbao" lanak nazioartean erantzun oso ona izan du eta dagoeneko hamalau hizkuntzara itzulia izan da. Azken argitalpenak bulgarieraz (Entusiast argitaletxea), serbokroazieraz (Geopoetika),
albanieraz (Toena), georgieraz (Ilia University Press) eta errusieraz (Gernika) izan dira. Lan honekin Uribek Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen 2009an.
Informazio gehiago Kirmen Uriberen webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus