euskal diaspora eta kultura
2010/11/12
PUBLIZITATEA
New York, Estatu Batuak. Astelehenean, euskaraz idazten duen Uribek, obrak erdaraz idazten dituen Iñaki Uriarterekin batera, bi hitzalditan hartuko du parte New Yorken. Sagar Handia bi autoreen lanei lotua agertzen den hiria da, "euren jatorri euskalduna arte unibertsalago batekin uztartzen dutelarik", dio bi ekitaldion aipamenak. Bi idazleek euren lanaren inguruan eta hiriarekin duten loturaz hitz egingo dute Brown University-n, eguerdiko 12:00etan, eta Instituto Cervantes-en 19:00etan. Bi hitzaldi hauez gain, New Yorkeko 7th Annual Festival of European Literature jaialdian parte hartuko du Uribek.
Asteazkenean, azaroaren 17an, Haunting the Present: A Reading with Eight European Writers izeneko ekitaldiak ekingo dio festibalari. Bertan, parte hartzen duten zortzi autoreek, Uribe tartean, hainbat pasarte irakurriko dituzte New Yorkeko liburudenda independiente batean (McNally-Jackson Books, 52 Prince St. at Lafayette) arratsaldeko 19:00etan.
Ostegunean, azaroaren 18an, aurreko egunekoari segida emanez, zortzi autoreek ingelesez egingo dituzte irakurketak The Czech Center-en (321 East, 73rd Street, New York, NY), 19:00etatik aurrera.
Literatura modernoa euskaraz eta 'Bilbao-New York-Bilbao'
Uribek Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura graduondo bat egin zuen Italiako Trenton. Zenbait multimedia proiektutan parte hartu du, bere literatura beste artista batzuen lanarekin lotuz. 'Bitartean heldu eskutik' (2003) poema liburuarekin Espainiako Kritikaren Saria jaso zuen, liburua dagoeneko gaztelania, frantsesa, errusiera, katalana eta ingelesera itzulia izan delarik. Ingelesezko bertsioa, 2007an ingelesera itzuli ziren liburu onenen artean finalista izan zen PEN American Center-en iritziz.
2009an, Uribek Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen 'Bilbao-New York-Bilbao' lanagatik. Nobela honek Liborio Uriberen istorioa kontatzen du. Hiltzera zihoala ohartzean, Liborio Uribek Aurelio Artetaren margo bat azken aldiz ikusi nahi izan zuen. Bizia itsasoan pasatutakoa zen bera, 'Bi Lagun' barkuarekin munduko itsasoetan barrena.
Urte batzuk beranduago, margo beraren parean, bere iloba Kirmenek familiaren pasadizoak bilduko ditu nobela bat gorpuzteko. 'Bilbao-New York-Bilbao' Bilboko eta New Yorkeko aireportuen arteko bidaian kokatzen da, eta familia bereko hiru generazioen istorioa kontatzen du. Eskutitz, eguneroko, email, poema eta bestelakoen bidez, nobelak oroitzapenen mosaiko bat sortzen du, igaro denari omenaldia eginez eta bizitzaren jarraikotasuna aldarrikatuz.
Lotura interesgarriak
Bowery Poetry Club-en, New Yorken, Uribek egindako poema irakurketa (bideoa)
www.youtube.com/watch?v=Kuol1WXMb-Q I
Elkarrizketa Uriberekin (bideoa)
www.youtube.com/watch?v=AYEHLH9_lDs
Aurrera euskaldunak! I promess I´ll getn and read your books in English.
Johnny-Juantxo, 2010/11/13 23:52
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus