euskal diaspora eta kultura
2008/07/29
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. Bilduma berezi hau ez da dendetan salduko eta Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegietan egongo da eskuragarri, nahi duen orok ikus dezan. Era berean, jaialdi, kultur etxe, zineklub, euskal etxe eta beste hainbat elkartetan ere banatuko da, euskal laburmetraien inguruko saioak antola ditzaten.
Hamar urte hauetan Kimuak-en oihartzuna areagotzen joan da nazioartean. Hasierako urteetan aurkeztutako zenbait lanek ez dute, ordea, egungoek izan duten hedatze eta banatze maila bera eduki. Antolatzaileen esanetan, bilduma berezi honek 'ibilbide luzeagoa merezi zuten lan horiei nolabaiteko bigarren aukera bat' eman nahi die.
Kimuak-eko azken edizioko laburmetraiak soilik aipatzearren, 2007koak alegia, 84 sari jaso dituzte, 62 Espainiako merkatuan eta beste 22ak estatutik kanpo. Munduko euskal etxe ugarik izenburu saridun horiekin gozatu ahal izan dute, hala nola Izibeñe Oñederraren Hezurbeltzak lanarekin, Stuttgarten (Alemania), Brooklynen (AEB) eta Zagreben (Kroazia) saritua berau. Kimuak 2007ko beste izenburu saritu dira, esaterako, Columba Palumbus, Kolonbian saritua; Decir adiós, Uruguain; Las horas muertas eta No es una buena idea, Italian; Limoncello, Alemanian; eta Taxi? eta Traumatología, AEB, Frantzia eta Italian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus