euskal diaspora eta kultura
2010/07/22
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Kimuak programak bederatzi euskal laburmetraia aukeratu ditu eta datorren irailean egingo den Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, euren estatu eta nazioarte mailako zabalkuntza egingo die.
Aurtengo katalogoari dagokionez, aipatzekoa da animaziozko film laburrek tartea izango dutela berriz (2009koak ez zuen genero horretako film laburrik jaso), tarte esanguratsua izan ere, genero horretako hiru ale bildu baititu. Aukeraketaren inguruan, halaber, ezohiko hizkuntza eta kontatzeko moduen alde egindako apustua nabarmendu behar da.
Izan ere, kontaerari erreparatuz gero, film labur bakar bati iritzi ahal zaiolako «ohikoa». Bestalde, lehen aldiz izango da Kimuak katalogoan irudi errealak baliatuta errodatutako film erabat esperimentala. Aurten ez da dokumentalik sartu aukeratutakoen zerrendan.
Lan aukeratuak aipatuz, animaziozko laburmetraietako bat Ámár da, Isabel Helguerak zuzendua; Indian kokatzen duen istorioan, pertsonak eta bere harremanak kaltetzen dituen denbora du ardatz. Daisy Cutter-Margarita motzailea 3D-n egindako animaziozko laburmetraia da, elkarrizketarik gabekoa; Enrique García eta Rubén Salazarren zuzendaritzapean, desagertu den bere lagunarentzat loreak jasotzen dituen neska irakiar baten gorabeherak kontatzen ditu. Angel Aldarondoren Ondar ahoak lanak, argazki zaharren bidez, itsasoko jendearen inguruko istorio xume bat kontatzen du, Ondarroan kokatuta. Bere aldetik, Asier Altunak gure hiriak betetzen dituzten artalde, artzain eta txakurren gaia jorratzen du, Artalde lanaren bidez. Alaitz Arenzana eta María Ibarretxek sinatzen dute Varsovian grabatutako Exhibition 19 laburmetraia, emakume bat protagonista duen eta elkarrizketarik ez duen kontakizuna.
Lasterketa handia lanaren bidez, Kote Camachok 20. hamarkada zoriontsuan Lasarteko hipodromoko kontuak kontatzen dizkigu. Khorosho lanak (dena ondo), Georgia du hizpide, bertan grabatu zen eta Miguel Ángel Jimenezek sobietarrak ziren errepubliketan bizitako tragediak kontatzen ditu. Borja Cobeagak Mutil-lagun nazkagarria fabula moralarekin, kakalarria izateak dituen arriskuez abisatzen du. Saria da taldea osatzen duena. Elias Leon Simianik Goya sarien galan du ardatz eta amaiera.
EUSKADIKO FILMATEGIA Fundazioa
Sancho El Sabio, 17 atzea
E-20010 Donostia-San Sebastián
1017 Posta Kutxa
Emaila: filmoteca@filmotecavasca.com
Webgunea: www.filmotecavasca.com
tel 942 46 8484 - faxa 943 46 9998
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus