euskal diaspora eta kultura
2011/04/07
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. London Basque Society Euskal Elkarteak Aberri Eguneko jaia ospatuko du Bazko Igandean, apirilaren 24ean, eta aurten gonbidatu berezia izango dute: Ken Zazpi taldea. Euskal Herriko talde ezagunenetarikoa da egun Ken Zazpi eta 'Ilargia' kantuarekin markak hautsi zituzten 2003an.
Taldeak bederatzi eguneko bira egingo du hil honetan Irlanda eta Ingalaterran zehar. Emanaldiak apirilaren 19an hasiko dira, Dublineko Whelan´s aretoan egingo duten kontzertuarekin. Apirilaren 21ean Derry-n joko dute, Sandinos aretoan. Biharamunean, apirilaren 22an, Belfast-en, Irlanda Iparraldean, izango dira eta Conway Mill-en egingo dute emanaldia. Apirilaren 23an, Ingalaterrara egingo dute hauzia eta Liverpoolen emango kontzertua. Azken emanaldia, Londreskoa Oxford House aretoan izango da, London Basque Society Euskal Elkarteak gonbidatuta (sarrera 10 libera).
'Ortzemugak begietan'
Ken Zazpi taldea Eñaut Elorrieta kantariak eta Jon Mikel Arronategik (gitarra eta ahotsa) sortu zuten eta taldeko gainerako kideak 2000 urtean batu zitzaizkien (Igor Artzanegi, baxua; Beñat Serna, gitarra; Iñaki Zabaleta, trikitixa eta teklatua; eta Jon Fresko, bateria). 'Atzo da bihar' izan zen taldearen lehen diskoa (2001) eta arrakasta itzela lortu zuten 2003an, 'Bidean' diskoarekin eta 'Ilargia' kantuarekin. 2005ean 'Gelditu denbora' disko akustikoa plazaratu zuten. Azken diskoa 'Ortzemugak begietan' dute (2010).
Ken Zazpi taldeari buruzko informazio gehiago, euren webgunean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus