euskal diaspora eta kultura
2011/12/21
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Reyes Ilintxeta kazetariak egin dio elkarrizketa Iruñean Keiko Suzuki japoniarrari. Elkarrizketa osoa, Argia astekariaren webgunean irakur daiteke. Guk hasierako pasarteak bildu ditugu hona.
-Zergatik hautatu zenuen Filologia Hispanikoa?
Azterketa sistema gustatzen zitzaidalako eta jende gutxik aukeratzen zuelako. Gaztelania unibertsitatean bertan ikasi nuen.
-Eta euskara?
Hemen. Nire senarrari asko gustatzen zaio euskara eta euskarazko kantak, eta horrek eragina izan zuen. Erabaki genuenean gure alabek euskaraz ikas zezaten, orduan, ama gisa, nik ere ikastea deliberatu nuen haiei laguntzeko. Iruñean bertan ikasi dut, ez dut ikastaro trinkorik egin ez eta barnetegirik edo halakorik ere. Normalean japoniarrek ez dugu erraztasun handirik beste hizkuntzak ikasteko. Gaztelania eta euskara agian errazago egiten zaizkigu bost bokal besterik ez dutelako, japonierak bezala, baina frantsesa edo ingelesa askoz zailagoak dira guretzat.
-Zuen alabek zer harreman dute Japoniako kulturarekin?
Gure alabek japoniera ulertu bai baina hitz egiteko zailtasuna dute. Japoniara joaten garenean nola edo hala moldatzen dira. Nik japonieraz hitz egiten diet baina erantzuna gaztelaniaz edo euskaraz ematen didate ia beti. Bestalde, bi izen dituzte: lehenengo izena hemengoa eta bigarrena Japoniakoa. Hango izenak hemengoentzat oso zailak dira ahoskatzeko, euskaldunentzat ez horrenbeste, “ts” eta “tz” soinuak ongi desberdintzen dituztelako.
(Hemen jarraitzen du, Argia.com webgunean)
-"Maitasunezko oihua, munduaren erdian" liburua erosteko, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus