euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Louisianako Estatuak 'etekin asmorik gabeko erakunde' gisa onartu du New Orleans-eko Euskal Etxea, AEBetan

2009/10/08

New Orleans-eko euskal etxearen eskuetatik plazaratu berria den Luisianako bandera, euskaldunek historikoki utzi duten eragina aipatuz, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek adierazi duenez
New Orleans-eko euskal etxearen eskuetatik plazaratu berria den Luisianako bandera, euskaldunek historikoki utzi duten eragina aipatuz, Michel-Antoine Goitia-Nicolasek adierazi duenez

PUBLIZITATEA

Joan den abuztuan lau urte bete ziren Katrina hurakanak Louisianako New Orleans eta ondoko estatuak astindu zituenetik eta bizitzak aurrera egin badu ere, kalteak eta haizerauntsiaren eraginak oso present segitzen dute hura bizi eta jasan behar izan zuten jendeen artean. New Orleans-ek zeukan euskal elkarteari dagokionez, bere bazkideen lehentasunak beste leku batzuetan egon ziren bolada batean, premiazko gauzak soluzionatu ostean berriz ere ekimenei eustekotan. Duela bi urte hasi ziren ostera ere biltzen, eta hartu berria dute orain Louisianako Estatuak 'etekin asmorik gabeko erakunde' onartzen dituen agiria. Horrekin batera, bandera berri bat ere aurkeztu dute, sinbologiaz betea, bertako eta inguru zabal bateko historian euskaldunek izan duten eraginaren adierazgarri.

New Orleans, Estatu Batuak. Lau urte joan dira 2005eko abuztuan Katrina hurakanak AEBetako Louisiana aldea bortizki kolpatu eta ingurua hondamendi eremu bihurtuz New Orleans uren azpian utzi, guztia hondatu eta biztanleen bizitza erabat aldatu zuenetik, ofizialki gutxienez 1.836 hildako eraginez, 705 desagertutako eta milioika kaltetu Louisiana eta ondoko estatuetan.

Hiriak zeukan euskal komunitateari buruz, bertako LABASCO (Louisiana Basque Society and Cultural Organization) bertan behera gelditu zen epe baterako, bere kideek beste premia batzuei erantzun behar izan baitzieten. 2007ko martxoaan itzuli ziren bizitza publikora, izan ere 1964tik Louisianan bizi den Jose Maria Cundik artista getxoztarraren erakusketa baten aitzakian.

Orain, elkartearekin eta bertako euskal lanari bultzada emango dion onespena heldu zaie Louisianako Estatuaren aldetik, LABASCO 'etekin asmorik gabeko erakunde' (non profit organization) gisa onartu berri baitu, Michel-Antoine Goitia-Nicolas berak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Elkarteak, aldi berean, sinbologiaz beteriko bere bandera aurkeztu du, euskaldunek kanadar, iparramerikar, akadiar, karibear, kreol eta Louisianako historia eta kulturan garatu duten zeregin esanguratsua azpimarratuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia