euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kataluniak ongietorria emango dio "Kutxa gira, kutxa bira" ekimenari hainbat ekitaldirekin asteburu honetan

2021/05/14

Bartzelonako Euskal Etxea eta zenbait elkarte kataluniar partaide dira asteburu katalaneko programan, Udabiltza ekimeneko babesle nagusi
Bartzelonako Euskal Etxea eta zenbait elkarte kataluniar partaide dira asteburu katalaneko programan, Udabiltza ekimeneko babesle nagusi

PUBLIZITATEA

Bartzelona, Katalunia. Euskal Herriko Iparra Hegoa Elkartea antolatzaile, 'Kutxa gira, kutxa bira' ekimena Diasporan abiatu zen zen martxoaren 20an, Argentinako Carmen de Patagones eta Viedma herrietan, bertako euskaldunak batzen dituen Aberri Etxea EEa lankide. Harritarrek harrera ederra egin zioten, bi herriotako alkateak lagun, euskal eta herriko dantzak tarteko, eta asteburu bateko programaren ondotik kutxa ibiltaria EHra itzuli zen, apirilaren 1etik aurrera herriz-herriko ibilbide bati ekiteko. Herri bakoitzean, kutxa ireki eta bertatik Amets Arzallus bertsolariaren "Hitza da gure lurra" poema atera eta irakurtzen da, eta jendeak paperak uzten ditu, norberak euskara eta EHarekiko bere gurari eta ametsak sartuz.

Euskal Herrian hainbat herri pasa ostean, kutxa Kataluniara iritsi da, Bartzelonako EEa lankide. Atzo, osteguna, iritsi zen eta hiriko Gracia auzoan egin zioten harrera, ekitaldia Raspall plazan. Gaur, ostirala, Sants auzoa bisitatuko du, eta bertan ere ongietorria egingo diote. Iluntzeko 8ak aldera, Kilimak talde hernaiarrak kontzertua emango du La Deskomunalen. Ekitaldiek larunbatean jarraituko dute Alde Zaharreko Borneko Pasalekuan. Haurrentzako jolasak izango dira goizeko 11etatik aurrera eta eguerdian ekitaldia egingo dute euskal dantza, glosa eta bertsoekin. Bildutakoek euren amets eta gurariak kutxara gehitzeko aukera izango dute, ekitaldian lagun Omnium Cultural, Cal, Sindicat d 'habitatge del Casc Antic eta Sindicat de Manters.

Igandean esango dio agur Kataluniak kutxari. Eguerdi t'erdietan Susana Panisellok "Los deportados de ETA. Los olvidados del conflicto" liburua aurkeztuko du, L'Anoniman, Clot Camp de l' Arpa auzoko Herri Etxean. Eta leku berean, 14:00etan, aperitifa partekatuko da, kutxaren bisita bukatutzat emanez. Euskal Herrira atzera eginda, “Kutxa gira… kutxa bira” itzulia segituko du, maiatzaren 30ean Seguran (Gipuzkoa) amaitu arte. Antolatzaileek Diasporaren partaidetzaren balioa azpimarratu dute, batez ere bidaiatzea eta elkarretaratzea hain zaila den garaiotan. Izan ere, kutxa da ekimenak ibiltari bihurtu duena, lokarri lana egin eta asmo eta gogoak biltzeko, aukera emanik horixe bera ospatu eta norberaren mezu eta agiantzen ekarpena eginez beste hamaika euskaldun eta euskaltzalerekin topatu eta indarrak biltzeko.


Argentinan, Patagonesko Udalaren aitortza instituzionala ekimenari eta bertako euskaldunei


Atxikimenduak "Bizi gira... kutxa bira!", kasu honetan Uruguaiko euskal diasporatik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia