euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karoly Morvay hizkuntzalariak euskal gramatika aurkeztu zuen Budapesten, Henrike Knörri omenaldia eginez

2008/05/13

Karoly Morvay aurkezpenean, aurrean euskal gramatikaren ale bat duela (argazkiak Cervantes I.)
Karoly Morvay aurkezpenean, aurrean euskal gramatikaren ale bat duela (argazkiak Cervantes I.)

PUBLIZITATEA

Rövid baszk nyelvtan-Euskal gramatika llaburra liburuaren aurkezpena --Karoly Morvay hizkuntzalariak hungarierraz idatzitako euskal gramatika-- Henrike Knörri eginiko omenaldia bihurtu zen joan den asteartean Budapesten eginiko ekitaldian. Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak aurkezpenean parte hartu behar zuen, baina martxoaren 30ean hil zen. Ekitaldia jendetsua izan zen eta hizkuntzalari eta euskara ikasle ugari bildu zituen Budapesteko Cervantes Institutuaren egoitzara.
Karoly Morvay hizkuntzalari eta euskaltzaleak joan den astean aurkeztu zuen bere Rövid baszk nyelvtan-Euskal gramatika llaburra liburua, hungarieraz idatzitako euskal gramatika. Lan honekin Morvayk tresna baliogarria eskaini nahi izan die Hungariako euskara ikasleei eta kide hizkuntzalariei, euskararengana hurbiltzeko tresna gisa. Aurkezpena Budapesteko Cervantes Institutuko egoitzan egin zen -- L'Harmattan argitaletxearekin batera antolatzaile zen erakunde hau-- eta aretoa jendez beteta ageri zen.

Hutsune handia somatu zen aurkezpenean: Henrike Knörr filologo eta Euskaltzaindiako lehendakari izandakoa. Ekitaldian aurkezpen lanak egin behar zituen, baina joan den martxoaren 30ean zendu zen Knörr. Euskal-hungariar gramatikaren sustzaileetako bat izan zen eta azkenean, aurkezpena bere oroimenezko ekitaldi bihurtu zuten antolatzaileek.

[Goiko irudian, ezker eskubi: Karoly Morvay, egilea; Lourdes Lekuona irakaslea, Henrike Knörren tpkian hitzegin zuena; eta J.M. Sagarra, Budapesteko Cervantes Institutuko lehendakaria, Henrike Knörren argazki batean aurrean]

[Aurkezpenaren beste une bat. Ezker eskubi Julia Posta, Cervantes Institutuko kolaboratzailea, Karoly Morvay eta Lourdes Lekuona]

Lagun handiak

'Aurkezpena Henrikeri omenaldia bihurtu nahi izan zuten eta oso hunkigarria izan zen', azaldu dio EuskalKultura.com-i Karoly Morvayk. 'Lehendabizi Cervantes Institutuko zuzendaria, J. M. Sagarra, mintzatu zen, Henrike gogoratuz, eta ondoren Lourdes Lekuona irakasleak ere berari buruz hitzegin zuen. Nire txanda heldu zenean, Henrikerekin nuen adiskidetasun handia gogoratu nuen, eta bukatzeko gramatikari buruzko azalpen batzuk eman nituen'.

[Goiko irudian aurkezpenera bildu zen ikuslegoaren zati bat]


Lotura interesgarriak

L'Harmattan argitaletxea
www.harmattan.hu

ELTE Unibertsitateko Hizkuntza Hispanikoen saila, Budapest
http://spanyolszak.elte.hu

Euskarak Henrike Knörr galdu du
www.noticiasdegipuzkoa.com

K. Morvayk bere euskal gramatika aurkeztuko du Budapesten
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko maiatzaren 6an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia