Donostia-San Sebastian. Karmelo C. Iribarren poeta donostiarraren Poems the Wind Blew in ('Haizeak eramandako poemak', jatorrizkoan Versos que el viento arrastra) haurrentzako olerki-liburuaren ingeleseko itzulpenak, 'Highly Commended Award' irabazi du Erresuma Batuko CLiPPA (Centre for Literacy in Primary Poetry Award) sarietan, baita finalista geratu ere, Etxepare Euskal Institutuak adierazi duenez. Jatorrizko gaztelaniazko bertsioa 2010ean eman zen argitara.
Irakur, so egin eta goza hemen liburuaren jatorrizko bertsioaz
Riya Chowdhury-k ilustratua, Lawrence Schimel-ek itzulia eta Emma Press-ek argitaratua, epaimahaiak honakoa esan du haurrentzako poema-liburu honi buruz: «soinean eramateko liburua da, poesia ideiak, pentsamenduak eta emozioak hitzetan harrapatzean datzan seinale».
CLiPPA Erresuma Batuko sari bakarra da haurrentzako poesia liburuei eskainia, eta lehenengo aldia da itzulitako lan bat finalista dena saria 2003an sortu zenez geroztik.
-Liburua ingelesez argitaletxearen webgunean
-Liburua Amazonen ingelesez