euskal diaspora eta kultura
2013/12/05
PUBLIZITATEA
Guadalajara, Mexiko. Aurten ere Etxepare Euskal Institutuak euskal literatura zabaltzeko ahalegina sustatuko du Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan, Latinamerikako liburugintza arloko topaketa nagusian. Horretarako euskal editoreek standa izango dute azokan, bertan euren produktuen berri eman ahal izateko. Horrez gain, gaur eta bihar azokan izango dira Karmele Jaio idazlea eta Etxepareko Euskara zuzendari Mari Jose Olaziregi, hainbat topaketa eta hitzaldietan parte hartzeko.
Astelehenean, abenduaren 9an, Mexiko DFn izango dira Jaio eta Olaziregi eta han Etxepareren Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoetako ikasleekin topaketak egingo dituzte. Era berean, literaturari buruzko mahainguru batean eta irratsaio batean parte hartuko dute biek.
Egitarau osoa, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus