euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karmele Jaio eta Edurne Alegria idazle gonbidatu dira ostegun honetan Bruselan hasiko den 50. Liburu Azokan

2019/02/12

Karmele Jaiok eta Edurne Alegriak ostegun honetan hartuko dute parte Bruselako 50. Liburu Azokan
Karmele Jaiok eta Edurne Alegriak ostegun honetan hartuko dute parte Bruselako 50. Liburu Azokan

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Bi idazleak Foire du Livre de Bruxellesren gonbitea jaso dute aurten 50. ediziora iritsiko den azoka honetan parte hartzeko eta biak elkarrekin arituko dira egitarau ofizialeko mahai-inguru batean, ekimeneko lehenengo egunean, 17:00etan Place de l'Europe izeneko gunean. Azoka, berez, otsailaren 14tik 17ra bitartean egingo da hiriburu europarrean, eta bi euskal idazleen partaidetza TraduQtiv erakundearen eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz antolatu du Bruselako Liburu Azokak.

Aipatu mahai-ingurua Unifier les variations: l’exemple du basque (Ezberdintasunak bateratu: euskararen adibidea) izenpean egingo da euskararen batasunak itzulpengintzari eman dion bultzadari buruz solastea hartuko du helburu. Programak jarduerari buruz zabaldu duen deskribapenak dioenez, euskarak, hizkuntza gutxitua den arren, “eskualde, bailara edota herrien araberako bariazio eta ñabardura asko ditu”, eta, “paradoxikoa bada ere, hizkuntzaren batasunak aberastasun editoriala ekarri du”. Mahai-ingurua Anne Casterman itzultzaileak zuzenduko du.

Hizketaldia amaitutakoan, Jaiok liburuak sinatuko ditu hantxe bertan, Place de l’Europe gunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia