euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Karibeko Euskal Etxearen gonbitea Jon Moma ermuarraren kontzertuetarako abuztuaren 14, 15 eta 16an Barranquillan

2024/08/12

Jon Moma kantautore ermuarrak hiru saio eskainiko ditu aste honetan Barranquillan euskal eta erdal piezez Karibeko Euskal Etxea lankide
Jon Moma kantautore ermuarrak hiru saio eskainiko ditu aste honetan Barranquillan euskal eta erdal piezez Karibeko Euskal Etxea lankide

PUBLIZITATEA

Barranquilla, Kolonbia. Karibeko Euskal Etxeak gonbidapena luzatzen die Kolonbian diren euskaldunei, euskaldunen lagun eta euskaltzale guztiei, baita musika maiten pertsona orori ere, bereziki Karibe Kolonbiarrean bizi direnei, datozen asteazken, ostegun eta ostiralean Barranquillan antolatu dituzten emanaldiak ikustera joan daitezen. Jon Moma kantari gazte ermuarrak (Bizkaiko Ermua herrikoak) orain artean plazaratu duen lan bakarreko, 'Universos'ko, kantak eta beste zenbait pieza hautu kantateko kontzertu sorta prestatu baitu.

Diskoa "gaztelaniaz eta euskaraz ere egindako popa eta rocka fusionatzen dituen album kontzeptuala da, eta ondo islatzen du nola erlazionatzen garen mundu naturalarekin eta nola eragiten duten elementu horiek gure bizitzetan eta emozioetan", azaldu diote EuskalKultura.eus-i Karibeko Euskal Etxea elkartetik talde antolatzaile horretako  Guillermo López (lehendakaria) eta Ariel Artetak (lehendakariordea).


Nire bazterrak' izeneko kantua, Jon Momak Barranquillan euskaraz abestuko duen piezetako bat.

.
'Universos dispares' kantaren bideoklipa, Jon Momak berak konposatu eta interpretatua, beste guztiak bezala.

Hiru dira antolatutako kontzertuak, Karibeko Euskal Etxea-Casa Vasca del Caribe, Atlantikoko Artxibo Historikoa, Casa Morón eta Balthazar Social Club elkarte eta erakundeak lankide, "Barranquillan, Karibe Kolonbiarraren hiriburu den honetara ekarritako musika ekitaldi eta aukera berezi eta bakarra izango da gure eskualdean euskal kulturaren ekarpenak ospatzeko", azpimarratu dio Guillermo Lópezek buletin honi. Hauxe izango da emanaldien kronograma_

Asteazkena, 2024ko abuztuaren 14a

  • Ordua: 19:00etan
  • Lekua: Auditorioa, Aduanako Eraikin Zaharra
  • Helbidea: Cl. 40 #36-135

Osteguna, 2024ko abuztuaren 15a

  • Ordua: 19:00etan
  • Lekua: Casa Morón
  • Helbidea: Cra 53 #48-154, Barrio Abajo
    (Borondatetsiko ekarpena Showaren ostean)

Ostirala, 2024ko abuztuaren 16a

  • Ordua: 20:00etan
  • Lekua: Balthazar Social Club
  • Helbidea: Cra 51B #76-163

 

- Jon Moma Instagramen: www.instagram.com/jon.moma
- Jon Moma Spotifyn: https://open.spotify.com/artist/7IhgDAkn53i7DlKGpBbO1Q
- Jon Moma Youtuben: https://www.youtube.com/@jon.momamusic



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia