euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Karibeko Euskal Etxeak' Picassoren Guernica margotu eta gogoeta bidaltzera deitu du sarraskiaren 84. urteurrenean

2021/04/20

Kolonbiako deialdiak bi proposamen dauzka: Picassoren Gernika koloreztatzea eta gogoeta; eta online ekitaldi batean biltzea
Kolonbiako deialdiak bi proposamen dauzka: Picassoren Gernika koloreztatzea eta gogoeta; eta online ekitaldi batean biltzea

PUBLIZITATEA

Barranquilla, Kolonbia. Ekimen berezia proposatu dute Kolonbiatik, datorren astelehenean Franco generalaren aliatu ziren hegazki aleman eta italiarrek Gernika bonbardatu zutela 84 urte beteko diren egunaren karietara. Picassoren 'Guernica' koloreztatzera eta artistak lan harekin zabaldu nahi izan zuen mezuaz gogoeta egitera deitu dute, honako galdera eginez: Diasporatik, zergatik uste dut dela garrantzitsua Gernikan gertatu zena gogoratzea? Apirilaren 25eraino bidal daitezke erantzunak euskobarranquilla@gmail.com helbidera. Hona deia.

Proposamen honen atzean hiru elkarte euskal-kolonbiar daudela adierazi digu Barranquillatik 'Karibeko Euskal Etxe'ko (KEE) Guillermo López-ek, hala nola Caldas, Antioquiako Gure Mendietakoak Euskal Etxea, 'Bogotako Euskal Komunitate eta Lagunak' elkartea eta 'Karibeko Euskal Etxea' elkartea.

Deialdiak gehitzen du datorren igandean, apirilaren 25ean, Gernikako Bonbardaketaren 84 urteurrena gogoratzeko ekitaldi bat ari direla bultzatzen sarean 'Gernika, Bake eta Berradiskidetzea Kolonbia 2021' izenpean Google Meet plataforman. 16:00etan (Kolonbiako ordua), Kaliforniako 14:00etan; Mexikoko 16:00etan; Buenos Aires eta Montevideoko 18:00etan; eta Euskal Herriko 23:00etan. "Kolonbiako, Diasporako eta Euskal Herriko euskaltzale guztiak" gonbidatzen dituzte, Hona egitarau eta ezaugarriak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia