euskal diaspora eta kultura
2009/04/20
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Nihon Basuku Yukoukai elkarte euskal-japoniarrak (日本バスク友好会) eta Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkarteak (EuskadiAsia) indarrak batu dituzte Euskal Herrian egiten den lehenengo Japoniako Kultur Jaia egiteko. Larunbat honetan ospatuko da, Bilboko La Casilla Pabilioan, EuskadiAsiako kide Carlos H. Sierrak EuskalKulturari azaldu dionez.
Jaialdian japoniar kulturako alderdi eta arte desberdinen erakustaldiak egingo dira (arte martzialak, origamia, manga komikiak, ikebana...). Japoniatik etorritako maixuek emango dituzte arte martzial erakusketak, baina aipagarria da Euskal Herriko elkarte asko ere bertan izango direla hainbeste maite duten japoniar kultura erakusteko. Indarrak berreskuratzeko japoniar gastronomia gune bat ere izango da, Fumio Hatanaka sushi sukaldari famatuak gidatuta. Sarreraren prezioa 3 eurotakoa izango da (10 urtetik berakoak doan) eta bisitari guztiek japoniar kulturarekin lotutako opari bat jasoko dute.
EGITARAUA
10: 30 Inaugurazioa
Agintarien agurra: Japoniako enbaxadaren ordezkaria, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Euskal Japoniar elkartea.
11: 00 Ateak irekiko dira
Iai-dō erakustaldia Seigo Takagi maixuarekin.
11: 20 Karate erakustaldia Osamu Aoki maixuarekin.
11: 45 Aikido erakuskaldia Bilboko Club Aikido Tanabe taldearekin.
12: 00 Japoniar dantza tradizionalen erakustaldia Natsumi Omurarekin.
12: 25 Go-ri buruzko hitzaldia Bilboko Go klubarekin.
Origami lantegia.
Manga marrazki lantegia.
Papercraft lantegia.
Maixuekin argazki saioa.
Japoniar tearen zerbitzatzea.
Japoniar kaligrafia lantegia.
Go lantegia
Zine/dokumental emanaldia
14:00 Sushi-a nola prestatzen den erakutsiko du zuzenean Fumio Hatanaka sukaldariak (dastatzeko beta izango da gero).
16:00 Sho Hagioren hitzaldia: “Euskal-japoniar harreman
historikoei begirada bat”
16: 40 Iai-dō erakustaldia Seigo Takagi maixuarekin.
17: 10 Bizkaiko Bonsái Klubaren hitzaldia.
18: 00 Japoniar Dantza erakustaldia Natsumi Omurarekin.
18: 15 Bioenergia erakustaldia Osamu Aoki maixuarekin.
19: 00 Manga marrazki lantegia.
Maixuekin argazkiak.
Japoniar kaligrafia lantegia.
Japoniar tearen zerbitzatzea.
Japoniako dokumentalak/zinea.
20: 00 Jaiaren itxiera
Egun osoan zehar honako jarduerak izango dira ikusgai:
Argazki erakusketa: “Miradas de Japón”.
Bonsái erakusketa Bizkaiko Bonsái Klubarekin.
Origami erakustaldia Bizkaiko Origami Taldearekin.
Ikebana erakustaldia Zen Espacio Contemporáneo elkartearekin.
Tearen zeremonia erakustaldia Zen Espacio Contemporáneo elkartearekin.
Go lantegia eta erakusketa bibliografikoa.
Kamishibai Agurtzane Macíasekin.
Japoniar produktuen standak.
ANTOLATZAILEAK:
-Euskal Japoniar elkartea: 2006ean sortu zen eta euskal japoniar elkarte aintzindaria da. Egoitza Tokion du. Bere helburura Japonia eta Euskal Herriaren arteko harreman kulturalak indartzea da. Elkartearen sustatzaile Yuichi Shimanukik 1976ean deskubritu zuen Euskal Herria. Elkarteak ehun bazkide inguru ditu eta etorkizunean Euskal Etxe bat sortu nahi du Japonian euskal ikasle eta bisitarientzako eta japoniarrentzako erreferentzia gunea izan dadin.
Elkarteari buruzko informazio gehiago bere webgunean: http://futbol-plus-jpn.com.
-EuskadiAsia, Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkartea. Ekialdeari buruzko ikasketak sustatu eta zabaltzea du helburu. Bere webgunean gai honi buruzko saiakerak, erreportaiak eta informazioa ematen du. Elkarteak EuskadiAsia Kultur Topaketak egiten ditu urtero eta gaur egun hainbat liburuen argitalpena eta kultur ekitaldi desberdinak (Asiar Zinema Zikloa, hitzaldiak, dokumentalak...) prestatzen ari da.
Elkarteari buruzko informazio gehiago, bere webgunean: www.euskadiasia.com.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus