euskal diaspora eta kultura
2009/12/15
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Aurreko urrian aurtengo lehenengo 'Musika bidezko Elkarrizketak' burutu ziren Santiagoko Euzko Etxean. Aurkeztu ziren musikazko proposamenak gogobetez abestu eta dantzatu zituen bertara gerturatutako jendetzak. Programa, euskal musikarekin hasi zen: ekitaldi hasieran bildutako guztien artean 'Hiru Damatxo' euskal kantu tradizionala abestu zen eta Euzko Etxearen baitango 'Itxaropen Gaztea' euskal dantza taldeak bere ikuskizuna eskaini zuen.
Topaketaren barruan elkarrizketa egin zitzaien Patricio Aburto Jara-ri --Euskal Abesbatzaren zuzendaria eta ‘Los Huasos Hidalgos’ musika talde txiletarreko kidea-- eta José Conejo Aliaga idazle eta poetari, Txileko folklore musika jaialdietan (Viña del Mar, Olmué, Angol, Valparaíso, Rancagua, etab.) askotan irabazle suertatu izan denari.
Berriketari bat eta bi gerturatutako jendetzari ongi etorria emanez.
'Maskarada Zuberotarra': Maritxu, Maite eta Mikel.
Santiago 4 abesbatzaren emanaldia.
Euskal kultura eta txiletarra uztartu zituen ekitaldiak kantugintza txiletarrarentzat izan zue lekurik: publikoak Clarita Solovera-ren ‘Chile Lindo’ abestia gogotsu abestu zuen eta, bestalde, Santiago 4 abesbatzak emanaldia eskaini zuen entzulegoa txundituta utziz. Zutitutako publiko batek hala eskatu zuenean, ‘bis’-a etorri zenean, ‘Cueca’ kantu tradizionalek jendetza dantzan jarri zuten. Musika bidezko Elkarrizketen egun arrakastatsuari 'ohorezko ardo' batek eman zion amaiera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus