Iruñea-Pamplona. Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak bere lehenengo bilera egin du astelehenan Iruñean Nafarroako Jauregian, Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria buru zela. Kontseiluan ordezkatuta daude Foru Komunitatetik kanpo dauden nafar etxeak eta baita atzerrian dauden herritarrekin lotutako eskumenak dituzten Nafarroako Gobernuko departamentuak ere, eta horiekin batera beste erakunde batzuek, hala nola Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak. Organoak kontseilaria du presidente, eta presidenteorde, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia da, gaur egun Sergio Pérez.
Ollo lehendakariordearen prentsaurrekoa Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluaren bilera ondotik
Gogoratu dezagun organo abiatu berria Otsailaren 22ko 3/2023 Foru Legeak, Kanpoan dauden Nafar Herritarrekin Harremanei buruzkoa aurreikusten duela, eta honen xedea foru-lurraldetik kanpo dauden nafar herritarrekin harreman instituzionalak sendotzea eta laguntza ildoak ezartzea dela, itzulera nahiko luketenei ere sustengua emanez. Legeak aurreikusten zuenari jarraiki, Gobernuak 19 nafar etxe, zentro nafar edo euskal-nafar elkarte onartu zituen ofizialki otsailaren 5ean. Eta etxe eta horietako ordezkariak lehenengo bilera honetako parte izan dira, nafar diasporaren ordezkari.
Bere aldetik, Jorge Pérez Gobernuko Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi eta Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluko presidenteordeak azpimarratu du arauak nafar etxeei, atzerrian dauden nafar hiritarrei dagozkien gaietan 'solaskide giltzarri' izaera aitortzearen garrantzia. Nabarmendu du halaber Nafarroako 2025erako Aurrekontu Orokorretan indartu egin direla, bai kanpoko nafar etxeentzako dirulaguntzak, baita Kontseiluaren funtzionamenduari dagozkienak ere.