euskal diaspora eta kultura
2011/06/03
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Aurten 23. edizioa betetzen duen jai honen berri eman du aste honetan Nafarroako Gobernuko jarduneko Erakundeekiko harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun den Alberto Catalanek. Harekin batera agertu ziren jendaurrean Rosa Mary Ibáñez Zapatero, Nafarroako Etxeen Federazioko presidentea, ospakizunaren kudeatzaile eta antolatzaile gisa, eta Antonio Ulzurrun Jiménez Funesko alkatea. Hona festaren egitaraua:
LARUNBATA, EKAINAREN 4A
-08:00etan: Funesko auroroek aurorak abestuko dituzte
-09:00etan: Funesko dultzaineroen dianak entzungo dira
-10:00etan: Gosaltzeko, txokolate eta txurro jatea egingo da Foruen plazan
-10:30ean: Kanpai-iraulketa
-10:45ean: Desfilea egingo da udaletxetik Santiago Apostoluaren elizaraino, Funesko Udal Bandak lagunduta
-11:00etan: Meza izango da Santiago apostoluaren elizan eta Funesko Santiago abesbatzak kantatuko du
-11:30ean: Kanpai-iraulketa
-11:45ean: Kalejira egingo da Funesko Erraldoiekin eta Dultzaineroekin, udaletxetik Diputazio plazaraino
-12:00etan: Funesko alkateak ekitaldira hurbildu direnak agurtuko ditu Diputazio plazan eta suziria botako du
-12:30ean: Estampa Navarra taldekoek jotak dantzatuko dituzte Diputazio plazan
-14:30ean: Senidetasun bazkaria egingo da udal kiroldegian eta, ondoren, Trébole taldearen eskutik, kontzertua eta dantzaldia egingo dira
-18:00etan: Udalak antolatutako entzierroa egingo dute Peñalengo trokatik hasita ohiko ibilbidean zehar (Julian Gayarre kalea, Espainia plaza eta Azkoien etorbidea). Funesko Vicente Domínguez ganadutegiko zezenak izango dira eta Funesko Peñalen txarangak alaituko du ekitaldia
-19:00etan: Estampa Navarra taldekoek eta Funesko jota-eskolakoek jotak dantzatuko dituzte Diputazio plazan
-20:00etan: Kanpai-iraulketa
-21:00etan: Zezensuzkoa
Horiez gain, egunean bestelako jarduera osagarri hauek egingo dira:
-10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: Kalesetan herriko kaleetan zehar ibili ahal izango da eta Alas de Peñalén granja-eskola bisitatu. 10 minuturo aterako dira informazio gune nagusitik (mediku kontsultategitik) eta lekuak mugatuak izango dira
-10:00etatik 24:00etara: Diputazio plazan artisauen azoka egongo da
-10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara: "Villa de Funes" Kanpoko I. Pintura Lehiaketako lanen erakusketa ikusgai egongo da. Lehiaketa joan den maiatzaren 28an izan zen eta erakusketa astelehenean, maiatzaren 30ean, ireki zuten
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus